ANIMSA

Nola antzeman mezu elektriko bat arriskutsua dela?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Ziurrenik, 2018ko mehatxu zibernetiko berriak ikaskuntza automatikoaren ingurukoak izango dira. Iritsiko diren eraso informatikoak jasandako edozein baino askoz ere sofistikatuagoak izango dira.  Hala ere, adituek argitu dute giza akatsek jarraituko dutela izaten segurtasun-gorabehera larrienak eragingo dituztenak.

alertaEraso horietako asko posta elektronikoaren bidez egiten dira, eta aise izaten gara haien biktimak. Horregatik, garrantzitsua da aukera hori baztertzeko hainbat estrategia jakitea.  Hasteko, bi egoera berezi beharko genituzke:

1. Bidaltzaile ezezagun batengandik jaso dugunean mezua.

Adi-adi egin behar duzu orduan:

  • Bidaltzailearen helbidea susmagarria iruditzen al zaizu?

Zenbaki gehiegi eta letra zein karaktere bereziak izatea zerbait arraroa dagoen seinale izan ohi da.

  • Zer du mezuak?

Aspaldiko teknika ematen badu ere, erantsitako fitxategien bidez infiltratzeak gure ekipoak kutsatzeko modu eraginkorrenetako bat izaten jarraitzen du, batez ere programak exekutatzen dituzten eranskinen bidez.    Zalantza-izpirik ere baduzu, ez ireki ez mezua, ez eranskina, noski.

2. Mezua bidaltzaile “ezagun” batek bidali duenean.

Zera pentsatu behar dugu orduan:

  • Mezuaren zain al nengoen? Mezurik igortzen al du bidaltzaileak aldez aurretik harremanetan jarri gabe?
  • Mezuaren gaia logikoa al da?
  • Idazkera bidaltzailearen ohikoa al da?
  • Eranskin edo estekaren bat balu, fitxategiaren izenak al du zerikusirik gai ezagunen edo bidaltzailearekin lotutakoren batekin?

Bi kasuetan, gramatika ere lagungarria izan daiteke mezu gaiztoa den antzemateko. Adibidez, “mesedez” gehiegi edo idazkera traketsa, itzultzaile automatikoren baten antzerakoa, susmagarriak izan daitezke.  Agurra pertsonalizatu gabe badago edo mezuak zehaztasunik ez badu, hobe irekitzen ez baduzu.

Bestetik, alarmismo- edo urgentzia-zantzuko oharrak baliatzen dituzte mota horretako gaizkileek.  “Zure kontua berehala deuseztatuko da”, “Ustekabeko ordainketa jaso duzu”, “Behar baino gehiago ordaindu dizute” tankerako mezuak… ederregiak dira egia izateko.  Eta bereziki kontuz ibili guk zerbait egitea eskatzen diguten mezuekin, gure ekipoetara/datuetara sartzen baitira horrela.

Labur esanda, zer den “susmagarria” definitzea zaila izan badaiteke ere, erne-erne egon behar dugu beti, prebentzioa medizinarik onena baita.