ANIMSA

NEREA TORREGROSA ETA SONIA ECHEVERRÍA, Komunikazioak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

-Profesionalki, nola eragin dio pandemiak zuen lanaren garapenari?

Hasieran, konfinamendua ezarri zenean, bizitasun handiz egin behar izan genuen Sistemak eta Komunikazioak saileko  langileentzako lana; izan ere, bulegotik kanpoko lan-ingurune bat egokitu  behar izan genuen bai Animsarentzat, bai Animsako entitateetako udalentzat, hau da, ez bakar batzuentzat. Hauek guztiak eginbehar izan genituen; erabiltzaile-altak egin, ekipo eta telefono ugari prestatu, alternatibak bilatu suebaki bidez iritsi ezin bazen, konfiguratu, erabiltzaileei etxera deitu, Interneterako sarbideak egiaztatu…  Lankide batzuek egoitza batzuetara joan behar izan zuten, kontuz handiz joan ere kutsatu baitzitezkeen. Baina, aldi berean, pazientzia ikaragarria erakutsi zuten erabiltzaileek, oso estimatzen zuten gure lana… Giro on horrek asko lagundu zigun lana aurrera eramateko indarrak ateratzen. Beste lan eta gorabehera batzuk, ordea, baztertu egin ziren, eta luze jo zuen berriro aktibatu arte (deskofinamendua hasi arte). Halaber, nork bere ingurunean, etxetik, modu koordinatuan lan egitera egokitu behar izan genuen, baita sortzen zen guztira egokitu ere (esan beharra dugu nahiko ongi joan zela egokitzapena guztion ahaleginari esker).

 

-Eta nola bizi izan duzue pertsonalki?

Ziurgabetasuna, estresa, anekdotak eta abar izan ziren nagusi laneko egunerokoan, baina, aldi berean, gauzak gutxika-gutxika arrera ateratzen ari zela ikusteak asebetetzen gintuen. Esperientzia berria izan zen lankideekin urrutitik koordinatuz lan egitera egokitu beharra. Baina, aldi berean, pandemiari buruzko ezjakintasunak eta sor litekeen guztiak ere kezkatzen gintuzten.  Denborak aurrera egin ahala, bulegoan lan egiten hasi ginen (eskertzekoa zen hori, lankideekin komunikatzeko eta giroz aldatzeko aukera eman baitzigun), eta eszenatoki mistoak sortzen hasi ziren: batzuek etxean lan egiten zuten, eta beste batzuek, egoitzetan; Zoom bidezko bilerak bulegorik kanpo eta bilerak egoitzetan Mota guztietako aldaketak.  Orain, betiko zereginek hartu dute pisua berriro (hobekuntzak Interneten eta ekipamenduetan, gorabeherak bertatik bertara…), baina urrutiko sarbideak baztertu gabe. Maila pertsonalean, jende guztia bezala, zer egin ahal genuen adi egunetik egunera, nola babestu gure burua, nola jokatu… eta arrisku-egoera oro saihestu, hala nola garraio publikoa erabili… pixkanaka-pixkanaka bizimodu berrira egokitu, funtsean.

 

-Zer gordeko zenuke urte honetatik? Zer ondorio aterako zenukete?

Esperientzia askoko urtea izan dela uste dugu, bai maila pertsonalean, bai profesionalean, lasaitzen eta aldaketetara egokitzen jakin behar dela irakatsi diguna, bai maila pertsonalean, bai profesionalean egunerokoan sor daitekeenaren aurrean jarrera egokia izaten saiatu behar dela. Eta horrela egiten ari gara aurrera.  Ziurgabetasun horrekin jarraitzen dugu, baina ezagutza gero eta sakonagoak ditugu.  Eta, ondorio gisa, lanari dagokionez, hobekuntza teknologikoak eta antolaketakoak hobetzen jarraitu behar dugula pixkanaka, telelanerako inguru berriak izateko; maila pertsonalari dagokionez, aldiz, gutxien espero duzunean ematen dizula bizitzak erronka txikiei edo handiei aurre egiteko beharra.