ANIMSA

Mooc Prestakuntzako 10 Plataforma

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

cursos_moocMOOC delakoak (Massive Open Online Course plataformaren ingelesezko akronimoa) on line ematen diren ikastaroak dira, parte-hartzaile kopuru handi bati zuzenduta; horien edukia hezkuntza irekiaren printzipioen kontzeptuan oinarritzen da.
Prestakuntza mota horiek egitearen aldeko apustua egiten ari dira mundu guztiko hainbat unibertsitate. Honako hauek dira MOOC plataforma ezagunenetako batzuk:

1. Coursera. 333 unibertsitate dira horren kide, eta 121 ikastaro eskaintzen dizkie milioi bat ikasleri baino gehiagori.
https://www.coursera.org/

2. Unimooc. Gaztelaniazko ikastaro asko eta asko eskaintzen dituen plataforma, bereziki ekintzailetzari begira.
http://iei.ua.es/mooc-emprendimiento/

3. Miriada X. Iberoamerikako unibertsitate ospetsu batzuen MOOC plataforma da, eta onlineko ikastaroak eskaintzen ditu dohainik, bai gaztelaniaz, bai portugesez.
https://miriadax.net/web/general-navigation/cursos

4. UnX. Komunitate iberoamerikarra, ekintzaile guztiei elkarlan eta ikasketarako ingurune ireki bat eskaintzen diena, UNED irekiaren jarduketen barnean.
http://www.colmenia.org/web/guest/home

5. Canvas Network. “Onlineko ikasketa irekia, zerorrek zehaztua”; horixe da onlineko ikastaroak eskaintzen dituen sare horren leloa.
https://www.canvas.net/

6. OpenClass. Google Apps aplikazioarekiko integrazioa da OpenClass plataformaren ezaugarri nabarmenetako bat.
http://www.openclass.com

7. Edx. Harvardeko Unibertsitateak eta MIT institutuak bultzatuta, gaztelaniazko ikastaroak bilatzeko aukera ematen duen bilatzaile bat du.
https://www.edx.org/

8. Lore. Jakin-min handiko pertsonek osatutako komunitate bat, diziplina, herrialde eta adin guztiak hartzen dituena. Ikasketarako plataforma bat hezkuntzarako eremu berri baten esparruan, esploratzeko aukera emanda.
http://lore.com/

9. Udacity. Doako unibertsitate bat online, Stanford University-ko irakasle ohi eta Adimen Artifizialaren arloan irakasle espezialista Sebastian Thrun-ek sortua. Lehen ikastaroan 180.000 matrikulaziotik gora izan ziren.
http://www.udacity.com/

10. Futurelearn. Erresuma Batuko Open University-k bultzatua da, eta beste ikasketa-zentro batzuek ere bat egin zuten gero: Birmingham, Bristol, Cardiff, East Anglia, Exeter, King’s College London, Lancaster, Leeds, Southampton, St Andrews eta Warwick.
https://www.futurelearn.com/courses/categories