ANIMSA

MªPUY ALBISTUR MENDIBURU, Juridikoa eta Kontratazioak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

–   Profesionalki, nola eragin dio pandemiak zure lanaren garapenari?

Aldaketa kultural handia suposatu du niretzat. Duela hilabete batzuk ezagutzen ez nuen lan-molde batera egokitu behar izan dut. Beharbada, hasieran, ezagutza-faltagatik, une zailak pasa nituen, baina nire lankideei esker gainditu ahal izan nituen.  Aldaketa nagusia komunikatzeko modua izan da: zehatza eta erraza izateko nola egin pentsatu behar nuen.

 

–  Eta nola bizi izan duzu pertsonalki?

Hasieran, ziurgabetasun handia nuen inguruan gertatzen ari zen guztiari buruz, nire lehen esperientzia “pandemikoa” baitzen. Denborak aurrera egin ahala, konturatu naiz inguruabarretara egokitu naizela lasaitasunetik, eta horrek oso laguntzen du egoera berriei aurre egiteko, nahiz eta baten batek aztarna handia utzi duen niregan.

Denbora nuenez, primeran pasa dut nire zaletasunekin; egunerokoari aurre egiten lagundu didate, gainera. Orain, atzera begira jarri, eta zer gogorra izan den ikusten dut. Ez nago animikoki prestatuta banako konfinamendua errepikatzeko.  Bizitza sentitzea eta gauza xumeez gozatzearen falta nuen.

 

Zer gordeko zenuke urte honetatik? Zer ondorio aterako zenuke?

Aitortu behar dut ikasi dudanak aberastu egin nauela maila profesionalean, eta, geroztik, erronka teknologiko berrietarako prestatuta sentitzen naiz.

Une onen bat izan dut, baina, txarrak onak baino askoz gehiago izan direnez, 2020 isilean gorde, eta ahalik eta lasterrena ahaztu nahi dut.

Fenix hegaztiak bezala, itxaropenez eta ilusioz begiratzen diot etorkizunari, pandemia honek eragin digun hutsunetik ateratzeko.