ANIMSA

Mantentze-lanak. Integratzea, egokitzea eta eboluzionatzea, horiexek gure zeregina

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

19 lankidek egiten dituzte egunero laguntza- eta mantentze-lanak gure produktu eta zerbitzuetarako. Beren lanari esker, 4.702 eskaera artatu ditugu 2017an: 2.863 laguntza, 977 aldaketa eta 862 gorabehera.

grupo_5Teknologia berrien sektorean, argi eta garbi dago laguntza- eta mantentze-lanak egin behar zaizkiela etengabe programa, aplikazio eta garapen informatikoei, bai funtzionamendu ona, bai zerbitzu-maila egokia bermatzeko.

ANIMSAn, Mantentze-lanetako Departamentuak, konponbide edo soluzio guztiak integratu ez ezik, behar funtzional berriak garatu, aplikazioak araudien eta erakundeen aldaketetara egokitu, eta sektorearen joeren arabera eboluzionatzen ditu.

Zer da aplikazio informatiko bati mantentze-lanak egitea?

Pentsa genezake gure lankideen lan agerikoena gure eskaeraren bat artatzen dutenean izaten dela, hots, “zerbait urratu denean”. Departamentu honen funtsezko zereginetako bat, ordea, dauden sistema guztien integrazio eta interoperatibilitatea lortzea da.

Garapen propioekin, merkatuak eskaintzen dituenekin eta, baita ere, beste erakunde publikoetako aplikazioekin lan egiten dugu ANIMSAn; horregatik, departamentuaren ahalegin asko eta asko haiek guztiak elkar egokitzera bideratzen dira, hartutako soluzioak behar bezala funtziona dezan.

Mantentze-lanetako Departamentuak eskaintzen ditugun aplikazio eta zerbitzuak ikuskatzeko eta haiei jarraipena egiteko ardura du. Horrela, beharrezkotzat jotzen denean, aldaketak, handitzeak eta/edo garapen txikiak egin daitezke tresnetan, zerbitzuaren kalitatea eta funtzionalitatea bermatuta. Labur esanda, prebentzioa eta aldez aurreko zuzenketa dira mantentze-lanen “arma” onena.

Edonola ere, departamentuaren gako-pieza gure lankideak dira. Sektoreko nobedade guztien gaineko prestakuntza dute, baita toki-administrazioan aplikagarriak diren araudiena ere, egun-egunean baitaude beti.

Nafarroako Toki Erakundeek beren beharrak asebeteko dituzten soluzio informatikoak behar dituzte, administrazio publiko eraginkorrago eta efizienteagoak izan daitezen. Hartara, ezinbestekoak dira departamentuaren zereginak zerbitzua bermatzeko.