ANIMSA

Langileen eskura dauden toki-entitatearen bitartekoak erabiltzeko gomendioak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Datuen segurtasun eta babesaren arloko araudia eta gomendioak sistemen erabiltzaileentzat (I)

Informazio-sistemak entitateko langileen eskura haien eginkizun profesionalak garatzen laguntzeko helburuz jarritako lan-bitartekoak dira. Sistemen eta haiek gordetzen duten informazioaren babesa bermatu ahal izateko, segurtasun-arloko hainbat gomendio kontuan hartu behar dira. Hurrengo buletinetan aipatuko ditugu guztiak, eta hauexek jorratuko ditugu zenbaki honetan:

  • Bitarteko informatikoren bat duen edo erabiltzen duen orok hura egoki erabiltzeko zuzeneko ardura du; horregatik, lan-xedeetarako eta erabiltzailearen lanpostuaren betekizunetarako baino ez lirateke erabili beharko bitarteko informatikoak.  Ez dira xede partikularretarako erabiliko.
  • Sare-unitateetan gorde beharko da informazioa beti, segurtasun-kopiak haien gainean exekutatzeko. Ez da informazioa gorde behar ordenagailu pertsonaletako unitate lokaletan (*). Informazio ez bada sarean gorde, erabiltzailea izango da bere ordenagailuko disko gogorretan maila lokalean eta bere lanpostuan gordetako informazio osoaren zaintza eta kopiaren ardura, eta hura izango da erantzulea galdu edo aldatzen bada.
  • Informazio konfidentziala edo datu pertsonalei buruzkoa toki seguruetan gorde beharko da, beharrezko segurtasun-neurriekin betiere.
  • Saiatu behar da informazio pertsonala edo konfidentziala, hala nola CDak, disketeak, USB memoriak, kanpoko diskoak eta zerrendak, babestu gabe ez uzten lanpostuan, eta informazioa ordenagailuko pantailan ikusteko moduan ez uzten. Bereziki aplikatzekoa da neurri hori jendea hartzeko guneetan, hala nola herritarrei arreta egiteko zerbitzuetan, hirugarrenek informazioa ikusi baitezakete.
  • Ekipoa blokeatu egin behar da (pantaila ez erabiltzeko babesa pasahitzarekin, terminala blokeatzea…) lanpostuan ez zauden edo zaindu gabe uzten duzun bakoitzean.
  • Lan-jardunaldia bukatzen denean, lanpostua txukundu eta hustu egin behar da, hirugarrenek ez dezaten informazioa ikusi.

(*) Ikusi horri lotutako artikulu bat hemen: Informazioa modu seguru eta irisgarrian uzteko, gauza bakoitza bere tokian