ANIMSA

Korporatiboentzako ordezkaritza-batzordeak edo IKT estrategiari buruz hurbiltasunez hitz egitea

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Gauzak kontatzen dizkizuegu, baina batez ere entzun egiten dizuegu.

Legegintzaldi honetan bidali dizkiguzuen mezu ugarien artean maiz errepikatzen da honako hauek lehen eskutik ezagutzeko nahia: Zer garen, nola antolatzen garen, nola finantzatzen garen eta zein diren guk eman diezazkizuegun zerbitzuak. Horregatik, Administrazio Kontseiluak eskatu dit dibulgaziozko hainbat ekintza burutzeko zuen zalantzak ahal den neurrian argitzeko eta zuen enpresa informatikorako dituzuen igurikimenak eta eskakizunak ezagutzeko.

Dakizuen bezala, ANIMSA zuen informatika-saila da. IKT gaietarako zuen tresna edo zuzeneko kudeaketa-mota gara eta zuei laguntzen ari gara eraldaketa digitalaren bide zailean, Nafarroako Toki Erakunde guztientzako legezko premia eta eskakizunetatik eratorritako sinergiak aprobetxatu nahian ardatz hauen inguruan.

  • Barne-kudeaketaren eta antolaketa-prozesuen hobekuntza.
  • Zerbitzuak zuen premien inguruan diseinatzea.
  • Informazioaren segurtasuna eta erabilgarritasuna bermatzea.
  • Administrazio elektroniko berritzailea eta “lineako” zerbitzuak sustatzea.
  • Administrazioen arteko elkarreragingarritasuna sustatzea.
  • Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea hobetzea.

Urteko azken lauhileko honetan harremanak izan ditugu alderdi politikoekin, zonako bilerak antolatu ditugu, banakako harremanak izan ditugu zuetako batzuekin eta dinamika horrekin jarraituko dugu gu hobeto ezagutzeko, guri zerbitzu gehiago eskatzeko, hobetzeko iradokizunak egiteko eta, oro har, Animsaren erabakietan taldeko kide gisa parte hartzeko interesa duzuen guztiokin.

Oso pozik geratu nintzen aurkezpenen ondoren sortu zen eztabaidarekin. ANIMSAko kudeatzaile gisa, denoi eskertzen dizuet parte hartu izana. Erronkari eutsiko diot zuen ekarpenekin eta hitzematen dut enpresa hobetzeko lanean jarraituko dudala, zuen enpresa hobetzeko, alegia.

Txema Aguinaga Pérez

45_CORPORATIVOS