ANIMSA

Konpromisoa hartuko dugu berrikuntza publikoarekin?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Berrikuntzaren Klubetik gogorarazten digute Berritzaile Publikoen Klubean (CIP) sartzeko aukera ematen digula jarraian ageri den ekimen honek. Horretarako, konpromiso bat adierazi behar dugu idatziz: berritzaileak izanen garela gure lanean, gure taldean, gure administrazioan eta gure herritartasunean.

ZER ESAN NAHI DU BERRITZAILE PUBLIKOA IZATEAK?

Administrazio Publikoetan

compromisos_innovadorKonpromisoa hartzen dut:

  • Sinesteko posiblea dela administrazio hobe bat, eta inoiz ez emateko amore hobekuntzak eta aldaketak eskatzeko orduan.
  • Bultzatzeko ezagutzaren transferentzia, aldaketaren kultura eta berrikuntza irekia.
  • Sustatzeko eraginkortasuna eta printzipio etikoak.
  • Mantentzeko etengabe ikasteko jarrera bat, beta egoeran beti; halaber, aldatzeko prest egon nahi dut, aukera berriei itxi gabe; horrela, leihoak zabalduko ditut ateak itxita aurkitzen ditudan lekuetan.
  • Aritzeko lankidetzan eta elkarlanean, guztiekiko konexioak eratuz eta haien potentzialtasunez baliatuz; halaber, konpromiso horiek partekatzen dituzten pertsonak bilatu eta babestuko ditut.

Lanean

Konpromisoa hartzen dut:

  • Inplikatzeko ekimen berrietan, helburuak lortzeko eta porrota onartzeko.
  • Analizatzeko egoera bakoitza berria balitz bezala, alde batera utziz “beti egin izan da horrela” leloa.
  • Integratzeko proiektu berrien inguruan dabilen kapital intelektuala.
  • Ez baldintzatzeko nire burua politika edo hierarkiengatik eta lan egiteko sinesten dudanaren alde.
  • Jasotzeko prestakuntza eta bikaintasuna bilatzeko.

Taldearekin

Konpromisoa hartzen dut:

  • Bultzatzeko sormena eta irekita egoteko proposamen berrien aurrean.
  • Bultzatzeko ingurune parte-hartzaile bat eta taldearen inplikazioa.
  • Entzuteko, partekatzeko eta delegatzeko, konfiantza sortzeko eta konfiantza izateko.
  • Bultzatzeko ongi egindako lanaren aldeko grina.
  • Prestakuntza lantzeko, informatzeko eta motibatzeko.

Administrazioarekin

Konpromisoa hartzen dut:

  • Praktikan jartzeko arlo publikoaren balioak: ekitatea, zerbitzua, gardentasuna eta elkarlana, bai barnealdera, bai kanpoaldera.
  • Egiteko modu erraz, azkar eta nonahikoan.
  • Lan egiteko irizpide hauei jarraituz: legearekin bat, gardentasunez, eraginkortasunez gastuan eta elkartasunez.
  • Prestatuta egoteko; eta eskatzeko, ni eredua izanik, bikaintasuna lanean.
  • Emateko prestigioa eta humanizatzeko nire administrazioa, hobetzeko herritarren balorazioa eta lan egiteko haren helburuen alde.

Herritarrekin

Konpromisoa hartzen dut:

  • Kokatzeko herritarra nire jarduera profesionalaren erdigunean.
  • Entzuteko herritarrari, parte hartzeko eta komunikatzeko kanalak bultzatuz.
  • Bilatzeko eta babesteko soluziorik onenak, erraztuz zerbitzu publikoetarako sarbidea.
  • Bihurtzeko herritarrak zerbitzu publikoen diseinu eta prestazioaren partaide, egilekide eta erantzunkide.
  • Tratatzeko pertsona bakoitza modu indibidualean, etika publiko, gardentasun eta arintasunarekin.

Bada garaia Berritzaile Publikoak aitortuak izan daitezen!

Konpromisoa hartu honako formulario hau betez: Konpromisoa onartzeko formularioa.