ANIMSA

AKZIODUNEN BATZAR NAGUSIA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

JOAN DEN IRAILAREN 21EAN, AKZIODUNEN OHIKO BATZAR NAGUSIA EGIN ZUEN ANIMSAK, ETA 2019KO KONTUAK ONETSI ZITUZTEN

 

 

Covid-19ak eragindako osasun-egoera dela-eta, saioa telematikoki egin zen. Bitarteko egokiak erabili ziren bazkideen nortasuna egiaztatzeko, eta guztiak denbora errealean komunikatu ahal izateko.

 

19 akziodunek parte hartu zuten bilkuran. Enrique Maya Miranda jaunak jardun zuen presidente gisa, eta Ana Elizalde Urmeneta andreak, presidenteorde gisa.

 

ANIMSAko gerenteak, Joaquín Sagüések, urteko kontuen eta sozietate-kudeaketaren xehetasunak azaldu zituen, eta nabarmendu zuen, 2019an, aurreikusitako proiektuen % 97 bete zela.

Erabiltzaileen Arretaren alorrean, 9.153 eskaera jaso ziren Iruñean; horien % 99,45 epe egokian ebatzi zen, eta lehentasun handikoen % 100 egunean bertan ebatzi zen.

Nafarroan 26.773 eskaera jaso ziren; horien % 99,06 epe egokian ebatzi zen, eta lehentasun handikoen % 86,15 egunean bertan ebatzi zen.

Herritarrak 705.792 aldiz jarri ziren harremanetan Iruñeko 010 telefono-zenbakiaren bidez.

Ezarpenen alorrean, azpimarratzekoa da erabiltzaileei emandako prestakuntza; 122 ikastaro eman ziren, eta 730 pertsonak parte hartu zuten.

Ekonomiaren ikuspegitik, ANIMSAk 2019ko ekitaldiko kontuak aurkeztu zituen; emaitza positiboa izan da, 6.707,61 €-koa, eta hori borondatezko erreserbetara igaroko da osoki.

2020ko ekitaldiari dagokionez, ANIMSAko gerentea den Joaquín Sagüések 2020ko aurrekontuaren ildo nagusiei buruzko informazioa eman zuen. Gastu-aurrekontua 7.458.453,10 €-koa da; sarrera-aurrekontua, 7.459.370,73 €-koa; eta esku-hartzeen aurrekontua, 324.840,53 €-koa. Aurreikusitako emaitza 917,63 €-ko saldo positiboa da, eta Toki Erakundeentzako inbertsioetara bideratuko da hori. 2020rako aurrekontua onetsi zen, eta jakinarazi zen ateratako emaitza toki erakundeentzako inbertsioetarako erabiliko dela.

2020ko Jarduketa, Inbertsio eta Finantzazioko Programei (JIFP) eta Kuota Politikei dagokienez, jakinarazi zen kuotak % 1,5 handituko direla aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Bestalde, azaldu zen 2020an 109 proiektu egin zirela: 52 Iruñean, 44 Nafarroan eta zeharkako 13 proiektu, hala nola interoperabilitate-plataforma eta Ogasun eta Administrazio Publikoa Ministerioaren integrazioa, Orbe, Notific@, Apoder@, Akta-liburu elektronikoa eta beste zenbait aplikaziorekin.

Gainera, ANIMSAk egindako 3 Jarduketa, Inbertsio eta Finantzazioko Programak (JIFPak) onetsi ziren.

Akziodunen Batzarrean, gainera, Sozietatearen Estatutuak aldatu ziren, 3., 13. eta 19. artikuluak aldatzea aho batez onetsita.

Azkenik, Administrazio Kontseilurako bi kide berri izendatu ziren lau urtetarako:

– David Campión Ventura jauna (Iruñeko Mankomunitatearen ordezkari gisa).

– Ander Oroz Casimiro jauna (NUKFen ordezkari gisa).