ANIMSA

JESÚS MARI VERA BEORLEGUI, Ikerketa eta Garapena

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

-Profesionalki, nola eragin dio pandemiak zure lanaren garapenari?

Profesionalki, telelana aurkitu dut. Zerbait irakurria nuen hari buruz, eta banekien enpresa batzuek erabiltzen zutela, baina esperimentatu gabe nuen.

Egia esan, nire kasuan, berdin-berdina da etxetik lan egitea eta bulegoan lan egitea. Agian, zailena, hasieran, zabaldu ziren komunikazio-sistemen kopuru handia maneiatzea izan zen, norekin aritzen zinen: batzuekin, Zoom, telefonoa, Meet, Teams, eta beste batzuekin, nahikoa zen whatsapp bat; gainezarri egiten ziren batzuetan horiek guztiak.  Baina hori konpondu egin zen denborarekin.

Agian, telelanaren zailena lankideen arteko harreman-eza izan da une jakin batzuetan, beste pertsona batzuekin koordinatu beharreko une horietan, zehazki.

 

Eta nola bizi izan duzu pertsonalki?

Mugitzea, ateratzea eta bidaiatzea gustatzen zait niri, eta nahiko konplikatua izan zen hasieran. Errutina bat sortu nuen asteko egun guztietarako, gehiegi asper ez nendin. Asteek aurrera egin ahala, ordea, konplikatuago egin zen dena, ez zen hain eramangarria…, baina udak tregoa txiki bat eman, eta bidaia bat edo beste egin ahal izan genuen.

 

-Zer gordeko zenuke urte honetatik? Zer ondorio aterako zenuke?

Maila profesionalean, nik uste dut telelana geratu egingo dela, nahiz eta suposatzen dudan ez dela behin betiko izango, hau da, etxean lan egitea eta bulegoan lan egitea txandakatuko direla.

Maila pertsonalean, nik uste dut egunerokoa bizi behar dugula, inguruan gertatzen denari so egin behar diogula eta ez dugula utzi behar albisteek, prentsak eta telesailek guregan gehiegi eragiten.