ANIMSA

Jarraitu erne

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ladronBaliteke oporraldian lasaitu izana, ahaztuta birusek eta cryptolocker delakoek lanean jarraitzen dutela, gure ekipoei eraso egiteko prest.

Lanera itzultzearekin eta ikasturte berria hastearekin, berriz ere errepikatu behar ditugu –akaso tematzeraino– zuhurtasunez eta jardunbide egokiekin bat aritu behar dugula gogorarazten diguten mezuak, aldian behin zure helbideetara etengabe bidaltzen eta argitalpenetan plazaratzen ditugun horiek.

Baliteke oporraldian lasaitu izana, ahaztuta birusek eta cryptolocker delakoek lanean jarraitzen dutela, gure ekipoei eraso egiteko prest.
Honako hau da gure defentsa onena: diziplina eta mesfidantza izatea ezagutzen ez dugun guztiarekin, baita ezaguna denarekin ere, baldin eta ustekabean iritsi bazaigu.

Hobe da mesfidati jokatzea “bahitzaile birtual” horien eskuetan erori baino.

Hiru ohar erraz:

1.- Eguneratuta egotea gure oinarrizko softwarea: Sistema eragilea, nabigatzailea eta partxeak.
2.- Kopia eguneratuak izatea, onak eta lokalizatuak. Ez baditugu aurkitzen, ez edukitzea bezala litzateke.
3.- Diziplinatua eta mesfidatia izan, eta zuhurtasunez jokatu.

Baldintza horiek betez gero, agian udazken lasaia eta ustekaberik gabea izanen dugu.