ANIMSA

Jarraitu eginen dute hornitzaileei zuzendutako Faktura Elektronikoari buruzko hitzaldiek

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

charla_pamplona

Faktura elektronikoari buruz hornitzaileei zuzendutako hitzaldien lehen txanda bukatuta, joan den martxoaren 1ean txanda berri bat abiatu zen zenbait Nafarroako Toki Entitatetan. Saio horietan faktura elektronikoaren proiektua aurkezten zaie administrazioarekin lan egiten duten enpresa eta autonomoei.

Saio horietan, proiektuaren gaineko araudiak azaltzeaz gainera, “faktura elektronikoa” proiektuaren parte diren udalek haren ezarpena errazte aldera hornitzaileen esku jarri dituzten ekimenak eta tresnak ere aurkeztu dira.
Web atarien bitartez, udal horiek hainbat aplikazio eskaintzen dituzte, besteak beste, honako hauek: fakturak sortu eta bidaltzeko aplikazioak; bideo tutorialak; maiz egiten diren galderak; faktura elektronikoari buruzko dibulgazio-edukiak; eta laguntza-zerbitzu bat, ezarpena egitean gerta litezkeen arazoak konpontzeko.
Ekimen horri esker, nabarmen ugaritu dira udal horietan jasotako faktura elektronikoak.

Proiektuan parte hartzen duten udalak:

1. ALTSASUKO UDALA
2. ANTSOAINGO UDALA
3. ARANGURENGO UDALA
4. ARGUEDASKO UDALA
5. BERAKO UDALA
6. BERIAINGO UDALA
7. BERRIOBEITIKO UDALA
8. BERRIOZARKO UDALA
9. BUÑUELGO UDALA
10. BURLATAKO UDALA
11. CAPARROSOKO UDALA
12. CASTEJÓNGO UDALA
13. ZIZURKO UDALA
14. CORELLAKO UDALA
15. CORTESKO UDALA
16. LESAKAKO UDALA
17. LODOSAKO UDALA
18. MARTZILLAKO UDALA
19. MENDAVIAKO UDALA
20. NOAIN-ELORTZIBARKO UDALA
21. ERRIBERRIKO UDALA
22. RIBAFORADAKO UDALA
23. GARESKO UDALA
24. ZANGOZAKO UDALA
25. TAFALLAKO UDALA
26. EGUESIBARKO UDALA
27. VALTIERRAKO UDALA
28. VIANAKO UDALA
29. ATARRABIAKO UDALA

30. ZIZUR NAGUSIKO UDALA