ANIMSA

Iruñeko Udaltzaingoaren Zerbitzu Berria: Berreskuratutako Bizikleten Kontsulta

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Herritarrek Internet bidez jakin dezakete berreskuratutako zer bizikleta dauden Iruñeko Udaleko Udaltzaingoaren Ibilgailuen Gordailuan.

bicis_policiaSalatzaileak salaketa aurkezten duenean, web-aplikazio batean sartzeko eta berreskuratutako bizikleten kontsulta egiteko aukera izango du. Eskabide hori bigarren web-aplikazio baten bidez izapidetuko da. Jakineko erabiltzaile batzuek izango dute horretarako sarbidea Salaketa Bulegoan.

Honako hau da zerbitzu berriaren funtzionamendua:

Zerbitzurako sarbidea eskatzen denean, Salaketa Bulegoko Agenteak salaketaren urtea/zenbakia sartuko du eta posta elektronikoko helbide bat edo telefono mugikorraren zenbaki bat eskatuko dio salatzaileari. Bi horietako batera posta elektronikoko mezua/SMSa bidaliko da “Salaketen kontsulta” aplikazioan sartu ahal izateko.

Informazio horren barne daude aplikaziorako esteka eta aplikazioan sartzeko erabiltzailea/pasahitza. Kontua sartutako salaketa-zenbakiari soilik egongo da lotuta eta 3 hilabeteko epea izango du. Epe hori igarotakoan, salatzaile erabiltzaileak beste pasahitz bat eskatu ahal izango du.

Udaltzaingoaren web-orriaren bidez edo zuzenean posta elektroniko/SMS bidez emandako estekatik sartuko da salatzailea. Emandako erabiltzailea/pasahitza sartu ondoren, Ibilgailuen Gordailuan bere sarbide-kontuari lotutako salaketan adierazitako marka berarekin erregistratutako eta Polizia Judizialaren atestatuan erregistratutako salaketaren data baino geroagoko gordailuko sarrera-data duten bizikleta guztien irudiak ikus ahal izango ditu. Horietako bat hautatu eta bizikletaren gainerako irudiak ikus ahal izango ditu.

Zerbitzu berri horri esker, Iruñeko Udaltzaingoak erraztu egiten die herritarrei bizikletak berreskuratzeko modua.