ANIMSA

Iruñeko Udalak abian jarri du “Erabaki Pamplona” plataforma digitala, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAk parte hartu du bere ezarpenean, plataforma kokatzeko sistemak konfiguratuz eta “Udal Errolda”ren datu-basearen esteka garatuz; modu horretan, beharrezkoa balitz, egiaztatu liteke botoa ematen duen pertsona erroldatuta dagoela eta gutxieneko adina duela.

erabakiParte hartzeko prozesuak kontsultatu nahi dituen edozein pertsonak honako helbide honetan egin dezake, erregistratu beharrik gabe: https://erabaki.pamplona.es/?locale=eu . Erregistratzea beharrezkoa da bakarrik proposamenak egiteko eta parte hartzeko, baldin eta boto-emaileen datuak egiaztatu behar badira (errolda edo adina). Hala egin da, adibidez, Iruñeko Txupinazoa nork jaurtiko duen aukeratzeko; bozketa horretan, Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek bakarrik har dezakete parte.

Alderdi teknikoari dagokionez, zifratuta daude plataformarekin egiten diren komunikazioak –Iruñeko Udalaren ordenagailu zentraletatik egiten dira–. Modu horretan, boto elektronikoaren konfidentzialtasuna zaintzen da, eta herritarrei ziurtatu egiten zaie ez daudela konektatuta beren informazio pertsonala eskuratzea helburu duen orri maltzur batekin.

Erabaki Pamplona webguneak honako ezaugarri hauek ditu oinarri: Madrilgo Udalak garatutako Consul plataforma, Ruby programazio-hizkuntza, Ruby On Rails garapen-frameworka, Linux sistema eragilea eta PostgreSQL datu-basea, haiek guztiak erabat askeak. Horrek esan nahi du edozeinek ikus dezakeela nola dagoen eraikia, baita hura berrerabili edo hobetu ere. Izan ere, Madrilgo Udalak hura ezarri nahi duten udal guztien esku jarri du. Bere aldetik, Bartzelonako Udalak parte-hartzean oinarritutako prozesuetan erabiltzen du, bere behar partikularretara egokituta. Iruñearen kasuan, https://www.decidim.barcelona/ webgunerako egindako bilakaera aukeratu da.