ANIMSA

Interneteko iruzurren 10 adibide

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ladronDozenaka iruzur gertatzen dira egunero interneten, batez ere informazioa lapurtzen saiatzeko: datu pertsonalak, pasahitzak, erabiltzaile-izenak, kreditu-txartelaren edo banku-kontuaren zenbakiak, helbide elektronikoaren pasahitza…Jarraian, maizenik gertatzen diren iruzur batzuk.

1. Enpresa handien izenak erabiltzea (Correos, Appel, Iberia..). Adibidez, mezu elektroniko bat jasotzen dugu, ohartarazten diguna pakete bat iritsi dela gure izenean, eta, garaiz bildu ezean, 3 euro ordaindu beharko dugula. Saihesteko, esteka batean klik egiteko eskatzen digute, eta birus bat instalatzen dute horrela gure gailuan.

2. Errenta-aitorpena. Zerga Agentziaren mezu elektroniko bat jasotzen dugu, eta ohartarazten digute azken kalkuluen arabera dirua itzuli behar digutela. Dirua itzul diezaguten… esteka batean egin behar da klik.

 3.  Yahoo. Mezu bat jasotzen da, erabiltzaileei ohartarazten diena hurrengo 48 orduan datuak eguneratu behar direla, eta, egin ezean, ezin izanen direla sartu haien kontuan.

4. Segurtasun-programak eta antibirus faltsuak. Ordenagailua defendatzeko aukera baten gisara aurkezten dira, baina alerta-mezu faltsuak sortzen dituzte, eta iruzurrezko transakzioak egitera bultzatzen gaituzte.

5.  Sare Sozialak. Bide ugari daude gure gailuetan iruzurrez sartzeko, hala nola aplikazio osagarriak deskargatzea –adibidez Whatsapp-eko bideo-deia– edota ezagutzen ez ditugun pertsonen “lagun-eskaerak” onartzea.

6. Nortasuna iruzurrez ordeztea. Enpresa bateko benetako langile baten izena erabiltzen du mezu bat bidaltzeko; horrela, konfiantzazko bide horretatik, esteka baten gainean klik bat egitera gonbidatzen gaitu.

 7. Benetako itxurako web faltsuak. Edukiak eta web-helbidea faltsuak badira ere, benetako edukien itxura dute. Eta gerta daiteke, baita ere, legeko informazioak eta beste esteka batzuek benetako webgunera bideratzea. Webgune faltsu horietan benetako webguneetan gehien eskatzen diren produktuak ager daitezke, baina prezio askoz merkeagoan. Horrela, gure kreditu-txartelaren datuak eskurazten dituzte.

ladron_2 8. Alerta faltsuak. “Poliziaren birusa” da ezagunenetako bat, bere eraginkortasunagatik eta diru asko lortu zuelako. Birus horrek ordenagailuaren pantailak blokeatzen zituen, eta iragartzen zuen uneren batean haur-pornografia kontsumitzeagatik egiten zela. Pantailan isun bat agertzen zen, poliziaren izenean jarritakoa, eta hura ordaindu beharra zegoen ordenagailua desblokeatzeko.

9. ”Irabazleak”, loterian edota enplegu-eskaintzetan. Egoitza atzerrian duen enpresa baten mezu bat jasotzen badugu, eta horretan diru-sarrera handiak eskaintzen badizkigute nahiz eta gu ez garen sekula haiekin harremanetan jarri, eta, gainera, doako helbide elektronikoa badu eta ez bada ikusten zuzeneko harremana izateko modurik, iruzur bat izanen da ziurrenik.

10. Iruzurrezko publizitate-bannerrak eta deskontu-kupoi faltsuak. Asko erabiltzen dira batez ere jokoak, filmak edo beste eduki batzuk deskargatzeko orrialdeetan. Eskaintza interesgarri bat iragartzen dute, edota deskargatzeko botoi bat. Klik egitean, gure sakelako telefonoaren zenbakia eskatzen digute, beharrezkoa omen baita deskarga aktibatuko duen pina bidaltzeko. Eginez gero, “premium” deskarga-zerbitzu batean harpidetzen gara; kostu handikoak izaten dira, baina ez gara ohartuko lehen faktura iristen zaigun arte.