ANIMSA

Informazioa modu seguruan eta eskuragarrian gordetzeko… gauza bakoitza dagokion tokian

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Eguneroko lanean erabiltzen ditugun datuak eta informazioak behar bezala kudeatzea eta antolatzea funtsezkoa da “ezustekoak” saihesteko, bai segurtasunaren arloan bai datuak ez galtzeari begira.

unidad_tSegurtasun-kopiak egitea da segurtasun-neurri eraginkorrenetako bat. ANIMSAk egiten du lan hori, sistema bakoitzarentzat egokienak diren jarraibideak aintzat hartuta. Eta horrek esan nahi du baliabide materialen eta antolakuntzako baliabideen kudeaketaren ikuspegitik, ezinezkoa dela bilduta gordetzen dugun guztiaren segurtasun-kopiak egitea.

Segurtasuna eta datuetarako sarbide egokia ziurtatze aldera, azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela horiek bilduta egotea segurtasun kopiak BAdituzten euskarri informatikoetan.

ANIMSAren bezero diren Nafarroako Toki Entitateen kasuan, segurtasunari buruzko jarraibide horiek gure ekipoen T unitatean bildutako datuei buruzkoak dira. Unitate hori datu-direktorio bat da, eta domeinuaren erabiltzaile guztiek dute bertan sartzeko aukera. Informazio-errepositorio bat, edukia izaeraren arabera sailkatzeko eta antolatzeko aukera ematen duena, publikoa, departamentala edo pertsonala den.

Datuak gure sareetan antolatuta badaude, ongi sailkatuta eta ordenatuta, segurtasun arloko politika egokiak aplikatuko ditugu, eta gure informazioa galtzeko arrisku gutxiago izanen dugu. ANIMSAk ezin du erantzukizunik hartu lanpostuetako disko gogorretan, kanpo USBetan eta/edo beste edozein gailutan dagoen informazioaren gainean, baldin eta ez badituzte beharrezkoak diren segurtasun-kontrolak.

Ez badugu arriskurik hartu nahi, bete ditzagun segurtasun-prozedurak.