ANIMSA

IÑAKI FERNÁNDEZ PEJENAUTE, 010 Herritarrendako Arreta Zerbitzua

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

-Profesionalki, nola eragin dio pandemiak zure lanaren garapenari?

Profesionalki, inguruabarretara egokitu behar izan dugu. Lankideen arteko komunikazioa eta antolaketa giltzarriak izan dira gure lana garatu ahal izateko, baita bizitako egoerari zegokion dokumentazioa etengabe eguneratzea ere.

Hasierak zailak izan ziren, baina lana aurrera atera dugu denon artean. Hasierako hilabeteetan, handitu egin ziren 010erako deiak. Enpresan, langile guztiek elkarri lagundu genion, eta talde ona sortu genuen lana aurrera ateratzeko, gutako bakoitzak bere etxean egoteak eta bakoitzaren inguruabar pertsonalek eragina izan gabe horretan.

Materialari dagokionez, informatikariek telelanerako behar genuen guztia eman ziguten, eta nik gela bat egokitu nuen nire lanpostua izateko.

 

-Eta nola bizi izan duzu pertsonalki?

Pertsonalki, oso esperientzia desatsegina izaten ari da. Nork bere burua babestuz gero, aldamenekoak babesten ditugu. Errespetu handia diot egoerari, eta pena handia ematen dit batez ere nire aitonari eta amonei musu eta besarkada bana ezin emateak.

 

-Zer gordeko zenuke urte honetatik? Zer ondorio aterako zenuke?

Oso gauza positibo gutxi atera daitezke, baina saiatzen naiz gauza txikiak gehiago baloratzen; izan ere, ez gara ohartzen haien garrantziaz gauza horiek egin ezin ditugu arte; maite dituzun horiekin egon; zerbait hartu lagunekin; paseo bat egin, lehen bezala…

Nik uste dut gehiago gozatu behar dugula egunerokoaz, dugun horretaz, batzuek ez baitute suerte hori.