ANIMSA

IDOIA MAJO AZCOITI, Mantentze-lanak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

-Profesionalki, nola eragin dio pandemiak zure lanaren garapenari?

Hasieran, oso konplikatua izan zen lan-errutina bat ezartzea zuren etxean, baina lankideekiko harremanetan eragin nau gehien pandemiak. Inguruko pertsonekin genuen zuzeneko harreman hori galdu da; solasaldi horiek telefonoz edo Zoom bidez izaten jarraitzen saiatzen bazara ere, ez da gauza bera. Hasieran, lan estra egin behar izan genuen Iruñeko Udalean erabiltzen diren aplikazio batzuetan egokitzapen batzuk egiteko. Adibidez, nik aldaketa batzuk egin behar izan nituen hilerriaren aplikazioan, eta beste lankide batzuek ere lan gehiago egin behar izan zuten: egokitzapenak Udaltzaingorako eta Diru-bilketarako, edo web bidezko tramitazioetarako egin behar izan ziren aldaketa ugariak. Gure sailean, zehazki, horixe egiten dugu gehien bat: programak aldatu erabiltzaileen behar berrietara egokitzeko, aldaketak egiteko edo sor litezkeen erroreak zuzentzeko.

 

-Eta nola bizi izan duzu pertsonalki?

Hasierako egunetan, egun osoa etxean geratu beharra, familia eta lagunak bisitatu gabe, atari zabalean egin ohi nituen jarduerak egin gabe, hala nola paseatu, kirola egin, bidaiatu… Oso gogorra izan zen. Baina, pixkanaka, deskonfinatu ahala, “normaltasuna berri” honetara ohituz joan naiz, eta, azkenean, egoerari buelta eman ahal izan diot.  Hori bai, laster pandemiaren aurretik bizi ginen bezala biziko garela buruan dudala.

 

-Zer gordeko zenuke urte honetatik? Zer ondorio aterako zenuke?

Zerbait ona esango badut, teknologian zenbat aurreratu den nabarmenduko nuke. Ate asko zabaldu dizkigu telelanak, eta haietako bat, oso garrantzitsua, familia-kontziliazioaren kontua da.