ANIMSA

IDENTIFIKAZIOA ETA SINADURA ELEKTRONIKOA. BI KONTZEPTU DESBERDIN

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

 

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, identifikazioa eta sinadura elektronikoa bereizi ditu, besteak beste.

Oro har, lehena bakarrik izango da beharrezko eta bigarrena, berriz, interesdunaren borondatea eta adostasuna egiaztatu behar denean eskatuko da.

Esku hartzen duenaren nortasuna egiaztatzeari esaten zaio identifikazioa. Aldiz, sinadura ez da soilik nortasun hori jasota geratzea, baizik eta subjektu jakin baten borondatea modu frogagarrian egiaztatzea, baita sinatutako dokumentuaren osotasuna eta aldaezintasuna ere.

Administrazio publikoek nahitaez identifikatu behar dute, interesdunen nortasuna egiaztatzeko, administrazio-prozeduran egin beharreko jarduera oro egin ahal izan dezaten.

Sinadura digitalak esan nahi du erakunde batek egindako ziurtagiri bat dagoela, eta, haren bidez, sinatzailearen sinadura bera eta nortasuna baliozkotzen dira. Bestalde, ziurtagiri digitala edo elektronikoa norbaitek Interneten identifikatzeko erabiltzen duen dokumentua da. Hortaz, sinadurak edo, gutxienez, 39/2015 Legean onartutako sinadura elektronikoko bitartekoak erabiltzeak interesdunaren identifikazioa dakar.
Identifikazio-bitartekoei dagokienez, nabarmentzekoa da zeinen garrantzitsua den Cl@ve plataforma ezartzea eta ANIMSAren aplikazioak plataforma horrekin integratzea. Sistemaren bidez, zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa bateratu eta sinplifikatu nahi da herritarrentzat, aurretik ezarritako gakoen bidez (erabiltzaile-izena eta PINa edo pasahitza) administrazioaren aurrean identifika daitezen.

FACe eta identifikazioa

Identifikazio-sistema sinadurarik gabe erabilita, ANIMSAk erakunde bezeroetan ezarritako erregistro elektronikoa garatu zuen aspaldi.

Duela gutxi, laguntzailearen bertsio berri bat ezarri da, hornitzaileek toki-erakundeek bidali behar dizkieten fakturak FACe-ra bidali ahal izateko. Duela urte asko dago laguntzailea, baina, bertsio berri honekin, are errazagoa da sartzea, nahikoa baita behin identifikatzea, Cl@ve sistemaren bidez, haren identifikazio-sistema guztietan.

Fakturak FACe-ra bidaltzeko laguntzaile berria arduratzen da sinatzeaz, fakturaren benetakotasuna eta osotasuna ziurtatzeko. Horrek sinplifikatu egiten ditu eragiketak, ez baita dokumenturik deskargatu edo sinatu behar, lehen gertatu ohi zen bezala. Laguntzaileak automatikoki egiten duen sinadurak guztiz balio du, bai ikuspegi teknikotik, bai legearen ikuspegitik. Gainera, Java plataformarekin eta haren bertsioekin gatazkak izatea saihesten da.

Hornitzaileek oso harrera ona egin diote laguntzaileari; bereziki, hornitzaile txikiek, ez baitute faktura elektronikoa egiteko sistema automatizaturik. Hain zuzen ere, sistema ezarri ondorengo lehenengo hilabetean jasotako fakturen % 17 sistema hori erabiliz bidali dira.

Laburbilduz, sistema berriak erraztu egiten du FACe-ren bidez erakundeei fakturak bidaltzea, eta ez da zertan izan ziurtagiri digitala; horri esker, arazo tekniko batzuk saihesten dira, eta eragiketak errazten.