ANIMSA

Hurrengo erronka, irisgarritasuna webgunean eta gailu mugikorretan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Irailaren 23an, sektore publikoko erakundeetan webguneen irisgarritasunari eta gailu mugikorrentzako aplikazioei buruzko Europako zuzentaraua estatuko araudian aplikatzeko epea amaitzen da. Une horretatik aurrera, bi urte izango ditugu legearen eskakizun berrietara egokitzeko.

accesibilidad_movilesAraudi berri horrek dagoeneko 1494/2007 Errege Dekretuan administrazio publikoen atarientzat eskatzen ziren baldintzak ordezkatu eta hobetuko ditu. Hau da, atari guztiek UNE 139803:2012 arauaren (WCAG 2.0n AA mailaren baliokidea) 1 eta 2 lehentasuneko betebeharrak beteko dituzte.

Berrikuntza nagusia da araudiak entitate publikoek garatzen dituzten aplikazio mugikorretan irisgarritasunaren nahitaezkotasuna gehitzen duela. Hala ere, honako alderdi hauek ere aipatzekoak dira:

  • Webgune eta aplikazio mugikor guztietan honakoak egon beharko dira: irisgarritasunaren adierazpen bat, akatsen berri emateko mekanismo bat, irisgarri ez dauden nahi adina eduki eskatzeko aukera eta erreklamatzeko mekanismo bat.
  • Aldaketak eragingo ditu intranet zein extranet berrietan eta aldaketa ugari egiten direnetan.
  • Irisgarritasunaren ardura izango duten unitateak izendatu beharko dira, entitate publiko bakoitzaren zuzentarauaren aurreikuspenen aplikazioa gauzatu izan dadin.
  • 3 urtetik behin zuzentarauaren aplikazioaren egoerari buruzko Europar Batzordearentzako txosten publikoak egingo dira.

Nire webgunea irisgarria al da?

Irisgarritasunaren Behatokiak eta ministerioak egindako azterlanek agerian utzi dute toki entitateen esparruko irisgarritasuna oraindik asko hobetu behar dela. Uste da soilik webguneen % 14k Espainian 2008an ezarri ziren lege-betebeharrak betetzen dituztela. Hortaz, Europako Zuzentarauak ezarritako aurreikuspenak ere ez dituzte betetzen.

Alabaina, ANIMSAri atxikitako entitateok gure webguneen irisgarritasun mailaz harro egoteko arrazoiak ditugu. Alde batetik, Iruñeko Udalaren ataria estatuko 5 onenen artean dago, Irisgarritasunaren Behatokiak 2017an argitaratutako azken rankingaren arabera. Bestetik, urteak dira ANIMSA plataformaren web-orriek AA irisgarritasuna eskuratzea ahalbidetzen duten estandarrak betetzen dituztela.

Datu onak diren arren, erne jarraitu behar dugu. Gure web-orriak irisgarri mantentzea edozein herritarrek haietan nabigatu ahal izan dezan, haren ezagutza eta/edo gaitasun pertsonal maila ezein izanik ere eta erabilitako ekipoak ezein ezaugarri teknikoak izanik ere, eguneroko erantzukizuna da eta, batez ere, sortzen ditugun edukien kalitatearen eta edukien kudeatzaileaz egiten dugun erabileraren araberakoa da.

Edukiak era irisgarrian lantzen baditugu, prest egongo gara etorkizunean beharrezkoa izan ez dadin lanak zuzentzea, bikoiztea edo berregitea. Hortaz, oso garrantzitsua da toki entitateetako webguneen arduradunek edukiak irisgarritasun-jarraibideen arabera kargatzea, administrazio publiko diren aldetik araudiak exijitzen dien moduan.