ANIMSA

Gaurko solasaldian…

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Joaquín Sagüés Lacasa, ANIMSAko kudeatzailea.

Duela hilabete gutxi sartu zara ANIMSAn, kudeatzaile gisa. Zer erreferentzia zenituen enpresari buruz?

Egia esan, ez nuen erreferentzia gehiegirik. Hori bai, haren gaineko informazioa biltzen hasi nintzenenean enpresa aitortu bat, ospe handikoa sektorean, topatu nuen.

Oso kritika onak jaso ditut ANIMSAk egiten duen lanei buruz eremu desberdinetatik. Eta, jada kudeatzaile gisa, enpresaren aldeko apustuaren berri eman didate bai Iruñeko Udaletik, bai beste toki-entitate batzuetatik.

Behin erronka hartuta, norantz jo beharko luke orain ANIMSAk zure ustez?

Goiz da zehatz-mehatz adierazi ahal izateko. Epe ertain eta luzeko estrategia bat zehaztu beharko dugu. Baina Nafarroako toki-entitateei soluzio berritzaileak modu proaktiboan eskaintzeko lan egingo dugu, hori ziur.  Hala produktuen nola zerbitzuen berrikuntzan sakonduko dugu. Dena den, ez ditugu pertsonak ahaztuko, eta “teknooreka” bilatuko dugu egiten dugun guztian.

30 urtetik gorako eskarmentua du ANIMSAk. Zergatik da beharrezkoa gure enpresa Nafarroako toki-entitateen eraldaketa digitalerako? Zer soluzio eman ditzake ANIMSAk?

Sortu zenetik, talde-bokazioa izan du xede ANIMSAk, kolaboratzeko eta ezagutza partekatzeko grina. Espiritu horrek egiten gaitu indartsu. Une honetan, bazkidetutako entitateen bidez, Nafarroako biztanleen % 75 baino gehiagori ematen diegu zerbitzua.  Eta zifra hori handiagoa izango da laster; izan ere, Lizarrako Udalaren sartzea sinatu dugu, duela egun batzuk, gure soluzio informatikoak hedatu, hango azpiegitura teknologiko eta komunikaziokoetan arreta eman eta Administrazio Elektronikoa garatzeko.

Beharrezkoa al da toki-entitateek berrikuntzaren eta eraldaketaren aldeko apustua egitea herritarrei benetako zerbitzu publiko bat eskaintzeko?

Jakina! Eta gero eta lehenago hasi, orduan eta lehenago eman ahalko diete herritarrei. Hala ere, arestian aipatu dudan bezala, oreka bilatu behar da. Alderdi ugari kontuan hartu behar dira, hala nola kostu ekonomikoa, baliabide materialak eta emaitzak, eta, horregatik, ANIMSAtik orientatu egin behar ditugu gure toki-entitateak erritmoa egokia izan dadin.

Administrazio Elektronikoaren ezarpenaren aurrean, toki-entitate guztiak berdinak dira. Toki-entitateen baliabideak, ordea, ez. Nola eman dezake ANIMSAk soluzio egoki bat haietako bakoitzean?

ANIMSAk administrazio elektronikorako duen soluzioa globala eta integrala da. Hain justu ere, eraldaketa digitalaren erronkan Nafarroako toki-entitate GUZTIEI sarbidea, aholkularitza eta laguntza errazteko antolatuta gaude.

Bukatzeko, utopia al da paperik gabeko administrazioa?

Paperik gabeko “bulegoa” ez da errealitatea egun, baina kontzeptu berria ere ez da. Halakorik ezartzen zaila dela argi badago ere, ANIMSAtik egiten ditugun urratsetako bakoitzak hori lortzen laguntzen du, gure entitateen irisgarritasuna eta produktibitatea hobetzen ditu eta zerbitzu hobea eman nahi die herritarre