ANIMSA

GAURKO SOLASALDIAN…

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

 

“Animsa gertaerei astiro erantzuten dien enpresa publikoa dela dirudien arren, egoera horretan guztiz kontrakoa frogatu zuen. “

Joaquín Sagüés Lacasa, Animsako kudeatzailea.

 

2020 amaitzera doa, zer balantze egiten duzu Animsako kudeatzaile gisa?

Alderdi pertsonalean, balantzea oso ona da, lan-esparru eta -ingurune guztiz adiskidetsua eta profesionala aurkitu baitut. Bai, egia da alderdi profesionalean zailtasun handiak izan direla 2020an; lehenik eta behin, Iruñeko Udalaren aurrekontuaren luzapenagatik, gure kontuetan eragin zuzena izan zuelako eta hainbat hilabetez oso kezkatuta eduki gintuelako. Gero, Covid-19a iritsi zen, eta horrek oso modu esanguratsuan markatu du urtea, gure lanaren zenbait alderdi oso garrantzitsu aldatu dituelako. Azken finean, arlo pertsonalean balantzea oso positiboa da niretzat, baina ez da urte normala izan guretzat, oro har, jende guztiarentzat izan ez den bezala.

 

Zer oroitzapen dituzu pandemiaren lehen hilabeteei buruz?

Gogoratzen dudan lehenengo gauza da nola elkartu ginen eta erabaki genuen denok etxera joango ginela lanera, eta egun batetik bestera lortu genuen. Lehen egunean proba egin genuen, eta langileen % 50 telelanean aritu ginen. Hurrengo egunean, % 100 ari ginen geure etxeetan lanean. Hurrengo oroitzapenak aurre egin behar genien ezohiko arazoei buruzkoak dira; errekerimenduak ziren, batez ere Iruñeko Udalarenak, toki-erakundeenak eta toki-administrazioetako arlo desberdinenak. Bizitzen ari ginen egoera berri hartan, egunero zegoen erakunde, alor edo toki-erakunde baten premia berri bat, iritsi ahala konpondu behar zena.

 

Ziurgabetasunez eta aldaketaz betetako une hartan, nola konpondu zituen Animsak toki-erakundeetan sortzen ziren premia berriak?

Animsa gertaerei astiro erantzuten dien enpresa publikoa dela dirudien arren, egoera horretan guztiz kontrakoa frogatu zuen. Tokiko administrazioen eskakizunetara egokitzeko gai izan zela, lan telematikoarekin zerikusia duen guztira egokitzeko gai izan zela eta egoera bati erreflexu onekin aurre egiteko gai izan zela erakutsi zuen.

Toki-entitateei eta Iruñeko Udalari telelana erraztu behar zitzaien egoera horretan, Animsaren egitekoa funtsezkoa izan zen udalek beren jarduera eten ez zezaten eta herritarrei zerbitzua emateko lanean jarrai zezaten. Animsak lizentziak erosi zituen, prestakuntza eman zuen eta tokiko erakundeek modurik onenean lan egiten jarraitzea ahalbidetu zuen, gero frogatu den bezala.

 

Nola erantzun zuten Animsako langileek pandemiak ekarri zuen aldaketari eta errutina berrietara, telelanera, adibidez, egokitzeko edo aurreikusi gabeko arazoei erantzun behar izateko erronkari aurre egiteko orduan?

2020ko arazoak, ordea, ez dira pandemiaren ingurukoak bakarrik izan, lehen esan dudan bezala. Hasieran izan genituen aurrekontu-arazoek urtearen hasiera markatu zuten eta, hala eta guztiz ere, behin eta berriz bizi izan ditugun arazo horien aurrean langile guztiek izan duten erreakzioa ikaragarria izan da, eta ez bakarrik egoera berri horri aurre egiteko izan ditugun erreflexuetan. Jarrera bikaina izan da, eta horri esker, urtea modu bikainean amaitu ahal izango dugu. Baina nabarmendu egin nahi dut ez dela nire pertzepzioa bakarrik. Enpresatik kanpo ere aitortu da jarrera hori, eta hainbat udaletatik edo gure premia izan duten arloetatik jaso ditugu zorionak. Enrique Maya Iruñeko alkateak berak gutun bat bidali zigun pandemiaren erdian, eta zorionak eman zizkigun guztioi egindako lanagatik.

 

Animsa erakundean bertan, Covid-ek eragindako neurri bereziren bat ezarri behar izan zen.

Kontingentzien eta Itzulera Osasungarriaren Plana ezarri genuen. Giza Baliabideen Sailak asko landutako plana izan zen, ahalegin handia egin zuten, lanordu asko behar izan genituen, eta uste dut lortu genuela oso ondo funtzionatu duen kontingentzia-plan bat egitea. Ni neu lasaitasunez etortzen naiz lanera, plan hori badagoela eta beharrezko segurtasun-neurriak betetzen direla jakinda. Plan hori abenduaren 31n amaituko da eta Segurtasun Batzordea aztertzen ari da data horretatik aurrera plana berritu behar dugun edo aldaketaren bat txertatuko dugun.

 

Animsako kudeatzaile gisa, pertsonalki nola ari zara bizitzen pandemia?

Animsako beste edozein langile bezala, lasai.

 

– Zer izan da zailena?

Pandemiaren hasieran, udaletatik eta Iruñeko Udaleko sail desberdinetatik etengabe zetozkigun eskaerei erantzutea eta ahalik eta azkarren erantzutea izan zen, beharbada, gauzarik zailena.

 

– Zure iritziz, Animsa bezalako enpresa bat indartuta atera al daiteke horrelako esperientzia batetik?

Indartuta gaudela uste dut. Hein batean, ikusten dugulako, nolabait, ohituta gauden ingurune normal batean lan egiteko gai izateaz gain, sortzen zaizkigun ziurgabetasunen aurrean azkar erreakzionatzeko gai ere bagarela.

 

-Lan-munduan, oro har, urte zaila igaro ondoren, nola ikusten dituzu hurrengo hilabeteak, aukera berriak sortuko direla uste duzu?

Esparru politikotik dagoeneko ari dira esaten indartuta aterako garela. Nik praktikoa izan nahi dut eta Animsaren ingurura mugatu nahi dut. Next Generation Europako Plana daukagu aurrean. Aukera paregabea da eta Animsak hainbat proiektu garrantzitsu aurkeztuko ditu. Diru-laguntza horiek jasotzeko aukera izaten badugu, argi dago oso aukera interesgarriak sortuko dituztela Animsarentzat.