ANIMSA

Gaurko Solasaldia

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Óscar Amóztegui eta Mertxe Arnedo, Galarko Udaleko alkatea eta idazkaria, hurrenez hurren.

Zuen udala oso aurreratuta dago eraldatze digitalarekin lotutako proiektu askotan. Zuen ustez, zergatik egin behar dute udalek administrazio elektronikoaren aldeko apustua?

Mertxe Arnedo. Jada 2015ean, 39/2915 Legea argitaratu zenean, konturatu ginen beharrezkoa zela espedienteak modu elektronikoan kudeatzen hastea.  ANIMSAk espediente elektronikorako programa sortu zuenean, aukera asko eskaintzen zituela ikusi, eta legea betetzeko ahalegin guztiak egin behar genituela erabaki genuen.  Eta buru-belarri ekin genion. Sinestea da kontua. Proiektuan sinetsi behar da, eta nik sinetsi egiten dut, udal bateko langile gisa eta herritar gisa.

Óscar Amóztegui.  Herritarrei bizitza erraztea, horixe egiten ari gara. Egia da tarte batez kostatu egiten dela aldaketara egokitzea, baina, dena ezarrita dagoenean, merezi duela ikusiko dugu.  Zorte handia izan dugu udalean gurditik tira egin duen norbaiten laguntza izan dugulako, Mertxeren laguntza, noski. Hark sustatu du eAdmon proiektu osoa Galarko Udalean.

Galar aitzindari izan da pertsona juridikoek udalarekin bitarteko elektronikoen bidez baino ez komunikatu behar dutela ezartzen. Ziur denek ez dutela begi onez hartu erabakia. Zein dira une konplikatuenak aldaketa-prozesu horretan? Nola sinestarazten zaio jendeari erabaki positiboa dela denontzat?

Mertxe Arnedo. Nik neuk, administrazioarekin harremanak dituen herritar gisa, ikusten dut zer eragozpen sortzen dituen erabat ezarrita ez dagoen administrazio elektroniko batek. Arazo handiena egokitze-aldia da. Zaila da paper bat aurrez aurre entregatzera Bartzelonatik etorritako norbaiti esatea egoitza elektronikoa erabili behar duela, baina, aldi berean, ikusten dugu enpresak ohitzen ari direla pixkanaka.  Hona administrazioa behar bezala funtzionatzen ari den adierazgarria: papera, eskaerak eta abar galtzen ez direla.  Eta administrazio elektronikoarekin ez da paperik galtzen.

Óscar Amóztegui. Arazo handiena da gauzak nola egin ez jakitea. Administrazio elektronikoa ezartzen bukatzea eta nola funtzionatzen duen hedatzea geratzen zaigu. Ildo horretatik, batez ere teknikariek demostratu behar dute administrazio publikoa onuragarria dela.  Eta, lehen esan dudan bezala, hain argi duen bat aldamenean izateak aurrera egiten laguntzen du.

Teknikariei laguntzeari begira, proiektu berri bat hasi du ANIMSAk, eta zuek udal pilotua izango zarete hartan. Helburua herritarrei laguntzea da tramitazio elektronikoan sor dakizkiekeen zalantza eta gorabeheren aurrean.

Óscar Amóztegui.  Galarrek 2.200 bat biztanle erroldatuta ditu, eta 5.000 zergapeko inguru, hau da, 3.000 enpresa, gutxi gorabehera. ANIMSAren laguntza behar genuen jendea artatu ohi duten langileak gaindituak zeudelako.    Inportanteena urratsak egiten jarraitzea da eta ezinegona saihestea, ahal den neurrian, bai udalaren barruan, bai enpresetan eta herritarrengan.

Mertxe Arnedo. Azken finean gu ez gara informatikariak. Plataforma askok, PLENAk, esate baterako, laguntza-zerbitzua dute, eta kasu honetan ere beharrezkoa dela uste dugu.

Esan ohi da, herritarrei zerbitzu ona emango bazaie, beharrezkoa dela administrazioen artean partekatu eta kolaboratzea. Beharrezkoa al da Administrazio osoak erritmo berean aurrera egitea eraldaketa horretan?

Mertxe Arnedo. Jakina, nik dena elektronikoki tramitatzea alferrik baita beste administrazio batek nik bidalitakoa inprimatu eta paperarekin lan egiten jarraitzen badu. Eta guztiontzat da onuragarria. Laguntza handia izan daiteke udal handientzat, baina txikientzat soluzioa izan daiteke.

Egun batetik bestera egin daitekeen zerbait ez bada ere, jada egiaztatu ditzakegu onura batzuk.  Adibidez, egun bat baino gutxiago behar duzu orain lehen astebete eskatzen zuen hori (txostena egin, sinatzea, beste entitate batzuetan erregistratzea…) egiteko.

Hain udal aktiboa izanik, ziur gaude jadanik pentsatu duzuela zer ezarri hurrengoan.

Mertxe Arnedo. Bai, bai, badakigu aurrera egiten jarraitu behar dugula hainbat gaitan. Sarrerako gune bat, adibidez, herritarrek jendaurreko prozesuan dauden espediente elektronikoak erregistratu eta kontsultatu ditzaten, edo ahalbidetzea espedienteen kudeaketa mugikorretatik eta udaletik kanpo dauden bestelako gailuetatik eskuragarri izatea.Urratsak egiten jarraitu behar da, baina inportanteena da bidean gaudela.

Óscar Amóztegui. eAdministrazioaren onena berehalakotasuna, segurtasuna eta edozein unetan kontsultatzeko aukera da, hau da, gardentasuna. Eta horretarako lanean jarraituko dugu.

Eta, bukatzeko, uste al duzue posible izango dela paperik gabeko bulegoa?

Óscar Amóztegui.  Herritar batzuek oraindik ere nahiago dute informazioa paperean jaso, errazago egiten zaielako. Paper-kopurua murrizten ari gara, ziur, baina erabat desagertzea? Ez dut uste.

Mertxe Arnedo. Espediente elektronikoa ezarri dugunetik, nabarmen gutxitu dugu paperaren erabilera, baina ez dut uste guztiz desagertuko denik. Gaur egun, karteletarako, jarduerak iragartzeko erabiltzen dugu, batez ere.  Paper-liburuaren edo argazki-albumen kasu bera da, nolabait; hainbat erabileratarako, papera hobesten eta erabiltzen jarraituko dugu.