ANIMSA

Hodeiko IP telefonia-zerbitzuak kontratatu baino lehen, galde iezaguzu.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Azken urteotan, hodeiko IP telefonia-zerbitzuak hedatzen ari dira, ohiko telefonoguneen funtzio berdintsuak eskaintzen baitituzte, baina inbertsio txikiagoarekin. IP telefoniako kontratuak telefono-terminalen alokairua barne hartzen badu, beharbada, hasieran ez da ia inbertsiorik egin behar eta hileroko kostua  merkeagoa izan daiteke… Edo EZ.

telefonia_ipBeraz, garrantzitsua da guri galdetzea; izan ere, ANIMSAn, alderdi teknikoak azter ditzakegu eta kalkulu ekonomikoak egiten lagundu diezazuekegu, hodeiko IP telefonia-zerbitzua ezartzearen bideragarritasunari buruz erabakitzeko, aukera hoberena har dezazuen.

Kontuan hartu beharreko zenbait alderdi tekniko.

Egia da digitalizatutako ahotsa datuak baino ez direla, baina, hizketaldi bat zuzen egiteko, badaude beste datu mota batzuetan aplikatzen ez diren behar espezifikoak. Datuak transmititzean gertatzen den atzerapenak ahotsa distortsiona dezake; metalikoa edo robot baten antzekoa bihur dezake, eta, zenbaitetan, gure solaskidearen hitzak ulertezinak suerta dakizkiguke. Hori dela eta, barne-sarea edo Interneterako konexioa IP telefoniari eusteko prest ez badago, porrot hutsa izan daiteke zerbitzu hori ezartzea.

Egia da badirela trafikoa lehenesteko mekanismoak (zerbitzu-kalitatea izenekoa edo QoS), baina, zoritxarrez, batzuetan, bateraezinak dira edo albo-ondorio kaltegarriak sor ditzakete zenbait segurtasun-konfiguraziorekin, hala nola Sare Pribatu Birtualekin (VPN), eta horrelakoak beharrezkoak dira administrazio elektronikoaren zenbait zerbitzutara konfidentzialtasun-bermearekin sartzeko.

Beste alde batetik, ez suhesi guztiek ez Internetera konektatzeko router guztiek ezin diote eutsi ahotsaren kudeaketa egokia bermatzen duen konfigurazioari.

ANIMSAk zuen barne-sarearen heldutasunari, suhesiari edo Interneterako konexioari buruzko aholkua eman diezazueke, hodeiko IP telefonia ezartzeko egokiak ote diren ikusteko, eta, aldi berean, hornitzaileak izan litezkeenek eskaintzen dituzten zerbitzuen ezaugarriak eta betebeharrak alderatzeko.

Zer da merkeena, ohiko telefonogune propioa ala hodeiko IP telefonogunea?

Galdera horren erantzuna ez da erraza, eta, erantzun baino lehen, beharrezkoa da zenbait faktore aintzat hartzea, hala nola:

  • Badut ohiko telefonogune bat, mantentze-kostuak bakarrik ekartzen dizkidana, ala berri bat erosi behar dut edo dudana eguneratu?
  • Baditut hodeiko IP telefonia-zerbitzuarekin bateragarriak diren terminalak, horrelakoak erosi behar ditut, ala eskaintzaren barruan sartuta daude?
  • Gaur egungoarekiko edo haren bidez ematen zaizkidan zerbitzuekiko bateraezintasunarengatik, Interneterako bigarren konexio espezifikoa alokatu behar dut ahots-zerbitzurako?
  • Nire barne-sarea egokitu behar dut ala dagoneko prest dago? IP telefonoen elikadura elektrikoa transformadoreen bidez egiten da ala sarean elikadura elektrikoa (“PoE” izenekoa) sartzeko gai diren switcheak behar ditut?

Galdera horien erantzunek edo aukera zuzenaren alde egiteak modu nabarian aldaraz ditzakete bai inbertsioa bai aukera baterako nahiz besterako eguneroko gastua, eta bien arteko oreka aldatu egin daiteke. Horregatik, zerbitzu bat kontratatu baino lehen, garrantzitsua da ANIMSAri aholkua eskatzea, hala berma baitezakegu ezartzean edo martxan jartzean funtzionamendua guk nahi duguna bezalako izanen dela eta hodeiko IP ahotsa ezartzea aukeratzean aurreikusten ez zen ezkutuko kosturik ez dagoela.