ANIMSA

Hazten jarraitzen dugu

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

MapaLocalizaciones_p_jpgUdal Kudeaketako, Administrazio Elektronikoko eta WEB atarien garapeneko gure soluzioak eta zerbitzuak Nafarroako beste BOST toki-erakundetara iritsi dira eta, horrela, 180 bezero elkartu baino gehiago ditugu.

2018ko ekitaldi hau berri on batekin hasi zen ANIMSArentzat: Cabanillasko Udala gure elkartera itzuli da hainbat urtez tokiko merkatuaren beste irtenbide batzuekin probatu ondoren.

Harez gain, Aresoko Udala eta Mendialdea Mankomunitatea ere gehitu ziren, ordura arte gure zerbitzurik jaso ez zuten erakundeak.

Eta, gainera, Lekunberriko Udalaren kasua dugu, Administrazio elektronikoa ezartzen ari baikara han , orain arte zerbitzurik ematen ez geniolako, baita Lizarrako Udalarena ere, WEB atari berriaren garapena kontratatu baitute, ANIMSAk aurki argitaratuko duena.

Gaur egun, laster sartzea aztertzen eta planteatzen ari diren beste udal batzuekin ere ari gara hitz egiten.

Toki-erakundeek teknologia-arloan zerbitzu integrala izateko eta udal-kudeaketako eta administrazio elektronikoko aplikazioetarako hornitzaile bakarra izateko, eta erabiltzaileen arretarako, sistema-kudeaketarako, ekipamendutarako, komunikazioetarako eta abarrerako duten premia, gisa horretako erabaki estrategikoak hartzea ahalbidetzen duten arrazoi garrantzitsuak dira.

Gainera, ANIMSA Nafarroako toki-ingurunean fokatutako elkartea izateak eta soluzio integratuak eta gure gizartera egokitutakoak izateak aukera sendoa bihurtzen dute indarreko araudiak eskatzen dituen nahiz gizarteak berak Nafarroako udalei eskatzen dizkien erronkei aurre egiteko.