Hauteskunde-erroldaren kontsulta
Egoitza Elektroniko Berria ANIMSArekin duten toki-entitateek aukera bat dute herritarrek, euren nortasun agiriarekin eta lehen abizenarekin, hauteskunde-erroldan jasota dauden datuak eta, behin zozketa egin eta gero, mahaian karguren bat lortu duten kontsultatzeko.
Kontsulta hori Egoitza Elektronikotik egin daiteke “Hauteskunde-erroldaren kontsulta” izapidearen bitartez.
Eta baita udalaren WEBaren azaletik ere zuzenean:
Kontsulta egin ahal izateko, nahikoa da identifikazio-agiria (NAN, IFZ, PASAPORTEA…) eta lehen abizena sartzea.
Pertsona ageri bada entitatearen hauteskunde-erroldan, kontsultak botoa ematera joan behar duen barrutia, sekzioa, mahaia, hauteslekuaren izena eta helbidea erakusten ditu kontsultak.
- Mahaian karguren bat egokitu bazaio, “MAHAIAN KARGUA” mezua ikusiko du, egokitu zaion karguaren deskribapenarekin eta titularra, 1. ordezkoa edo 2. ordezkoa den adieraziz.
- Mahaian kargurik ez bazaizu egokitu, mezu hau azalduko zaizu: “Ez duzu kargurik mahaian”.
Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako 31.559 kontsulta egin dira guztira.