ANIMSA

GUREKIN SOLASEAN… ANIMSAKO PRAKTIKETAKO LANGILEAK

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Azken hilabeteetan, Asel Donlo, Dario Chacha, Eneko Anaut, Javier Azparren eta Richard Manuel Eguaras gurekin egon ziren ikasturte amaierako praktikak egiten. Martxotik ekainera, 5 gazte horiek, María Ana Sanz Ikastetxe Integratuko ikasleak, Animsako Sistemen, Mantentze-lanen eta Erosketen sailetatik igaro ziren; eta denbora-tarte bat eman zuten gure artean. Horietako batzuk beteranoek “babesten” dituzte, hala nola Antonio Castillok edo Eva Monterok.

Azken astean, horietako lauk elkarrizketa bizia izan zuten Teodor Mivovanekin, Mantentze-lanen saileko teknikari-programatzailearekin. Teodor Mivovan Animsan sartu zen gurekin praktikak eginez geroztik. Hauxe izan zen beren elkarrizketa:

 

J.A.: Teodor, zer ikasi zenuen?

 

T.M.: Multiplataforma ikasi nuen Cuatrovientos Institutuan, bi urtez. Gero unibertsitatean ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidan gehiegi gustatu. Orduan Web ikasi nuen eta praktiketan Animsan sartzeko zortea izan nuen. I+G sailean egon nintzen. Zuetakoren bat I+Gn egon al da?

 

R.M. E.: Ni Mantentze-lanen sailean egon naiz. Platagest azaldu didate, bai eta egoitza elektronikoko prozesu-, segurtasun- eta irisgarritasun-poltsak nola funtzionatzen duen ere.

 

T.M.: Ni ere horrelako zerbait egiten aritu nintzen praktiken hasieran. Orain Mantentze-lanen sailean nago eta espedienteekin lan egiten ari naiz; hori da daukagun aplikazio handienetako bat.

 

R.M. E.: Azaldu dezakezu pixka bat zer egiten duzun espedienteekin?

 

T.M.: Joan al zarete inoiz udaletxera izapideren bat egitera? Oso gazteak zarete, eta agian ez… Demagun udaletxera zoaztela, eta, adibidez, pasabide bati alta emateko eskatzen duzula. Orduan, udalean bertan espediente bat irekitzen dizute, eskaera egin duzula adierazteko. Datu horiek datu-base batean sartu eta gero dagokion bulegora bidaltzen dira. Ni inprimaki horiek egiteaz arduratzen naiz, akatsak zuzentzeaz, dagoeneko sinatuta dauden dokumentuak igo ahal izateko. Aplikazioa hobetzen dut.

 

R.M. E.: Konta diezagukezu nolakoa izan zen zure esperientzia unibertsitatean? Animsako kideren batek gomendatu dit joateko, baina ez daukat argi zer egin.

 

T.M.: Unibertsitatean aurkitu nuen arazoa izan zen ez nuela batxilergo egokia egin programaziorako; matematika eta fisika falta zitzaizkidan. Orduan, lehenengo urtean batez ere, hainbat beheraldirekin topo egin nuen. Ahal baduzu, joatea aholkatuko nizuke; unibertsitatea, egia esan, oso ondo dago. Asko ikasi behar da, zuk bakarrik moldatu behar duzu, horretaz mentalizatu behar duzu; ez da Lanbide Heziketa bezalakoa (Lanbide Heziketan irakaslea egiten duzun horri adiago dago).

 

D.C.: Ikasketak amaitu ez izana birplanteatu duzu?

 

T.M.: Askotan. Gaztea zarenean, ikasketak amaitu nahi duzun zerbait bezala ikusten dituzu, lan egin nahi duzu, dirua irabazi nahi duzu, independentea izan nahi duzu. Orduan, askotan ikasketak oso luzeak egiten zaizkizu eta badirudi ez direla amaitzen. Nik, bai, ikasi nahi dut; baina uste dut nik hobeto lan egiten dudala. Ikasteko erraztasunik baduzu, aprobetxa ezazu eta egin karrera. Hemen karrera duen jendea dago, goi-mailako postuetan dagoena.

 

 

D.C.: Nola erabaki zenuen azkenean Animsan lan egitea?

 

T.M.: Tira, ni motel hasi nintzen praktiketan, baina erritmoa hartzen joan nintzen heinean oso interesgarria iruditu zitzaidan; batez ere, egiten nuena mundura ateratzen zela ikustea. Lankideekiko tratua ere oso ona zen, oso harreman ona nuen haiekin, asko laguntzen zidaten eta nik ere ahal nuen horretan laguntzen nien. Gero, ordutegia ere hor dago; oso abantaila garrantzitsua da. Oro har, enpresako giroa asko gustatzen zait; oso gustura nago.

 

J.A.: Niri gauza bera iruditzen zait: ordutegia eta malgutasuna asko gustatzen zaizkit.

 

T.M.: Gustatuko litzaizueke geratzea?

 

J.A.: Niri bai, baina segur aski ikasten jarraituko dut. Bai, gelditu nahi nuke; baina karrera bat ikasi nahi nuke. Ingeniaritza elektrikoa ikasi nuen eta ez zitzaidan gustatu. Bideojokoen inguruko prestakuntza egitea pentsatzen ari naiz.

 

T.M.: Etorkizuneko planak dituzu. Tira, ikasketak amaituta dituzunean, zure CVa ekar dezakezu.

 

R.M. E.: Nik DAM egiteko asmoa dut, eta horrela bi tituluak edukiko ditut. Baina oso gustura egon naiz; ni, bai, geratuko nintzateke hemen. Praktikak berriro egiteko aukera izango banu, hemen egitea jarriko nuke lehen aukera gisa; eta ikasketak bukatutakoan CVa ekarriko dut ziur.

 

D.C.: Oso gustura egoten da hemen, egia esan. Erosketen sailean egon naiz. Jendeak oso ondo tratatzen zaitu eta giroa oso ona da, baina nik ikasten jarraitzeko planak ditut.

 

A.D.: Ni, bai, geratuko nintzateke. Ordutegia gustatzen zait, giroa oso ona da eta nik dagoeneko lan mundura ateratzeko gogoa dut.

 

Horrela amaitzen da praktiketan ari diren gazte horien eta Teodorren arteko elkarrizketa. ANIMSAko korridoreetan hainbat hilabetez gurutzatu ondoren elkar hobeto ezagutzeko aukera izan da. Eta etorkizunean (etorkizun esperantzagarri batean, espero dezagun) elkarrekin harremanetan jartzeko promesarekin.