ANIMSA

Gure oporrak antolatzen laguntzen diguten 10 app

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Bidaiatzean ere gure alde jar dezakegu teknologia. Gure aisialdia ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzen duten ehunka aplikazio daude. Hona hemen horietako batzuk:

  1. Waze. Android eta IOSen eskuragarri dagoen doako aplikazioa. 100 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta horiek eguneratuta mantentzen dituzte aplikazioaren datuak (errepideen egoera, istripuak, auto-ilarak).
  2. I playa. Interfaze guztiz eguneratua duen app honek 2.000 hondartza baino gehiagori buruzko informazioa eskaintzen du. Eguraldiaren iragarpenari, uraren tenperaturari, olatuei, itsasaldiei, UV indizeari, eguzkia irteten eta sartzen den orduari… buruzko informazioa ematen du.
  3. HotelTonight. Plan inprobisatuetarako. HotelTonight-en bidez, azken minutuan eta modu geolokalizatuan erreserba daitezke hotelak. Berehalakotasuna eskaintzen duen app bat da, eta, beraz, soilik zazpi eguneko aurrerapenarekin erreserba daitezke gelak. Eskuragarri dago Android eta IOSen erabiltzaileentzat.
  4. Yuggler. IOSen bakarrik eskura daitekeen arren, haurrekin bidaiak antolatzeko aplikaziorik ezagunenetakoa da. Hala, gure kokalekutik hurbil dauden atrakzio, bisita eta jarduera nagusiak erakusten ditu.
  5. Microsoft Hyperlapse Mobile app-aren bidez, Stop Motion teknika bidezko bideoak egin ditzakegu (argazki finkoen bidez sortutako irudi bizidunak). Oporretako unerik onenak erregistratzeko beste modu bat.
  6. OpenTable: Jatetxeetan erreserbak egiteko plataforma estatubatuarra, argazki, lokalizazio-mapa eta deskribapen ugariz hornitua.
  7. XE Converter. Munduko dibisa guztiak aplikazio bakar batean. Dibisen aldaketa eguneratuak eskaintzen dituen app bat da, interfaze sinple batekin. Kalkulagailu bat du, prezio bat eurotan edo nahi dugun monetan jakiteko, modu errazean. Internet bidezko konexiorik gabe ere erabil daiteke.
  8. Nativoo app-ak bidaietarako ibilbideak sortzen ditu segundo gutxitan, gure lehentasunetan oinarrituta. Ibilbide onenak eta leku, hotel, jatetxe, tour eta tabernak proposatzen ditu, bisita-ordutegiak kontuan izanda.
  9. MAPS.ME: Mapen app osoenetakoa, Internet ez daukagunerako. Nahikoa da bidaiaren aurretik deskargatzearekin.
  10. SAS Survival Guide. Izen bereko biziraupenerako gida famatu baten bertsio digitala da. Zertarako erabil dezakegu bidaian goazenean? App horren bidez, adibidez, morse kodeak nola funtzionatzen duen, sua nola egin edo naturan sor daitezkeen hainbat egoeraren aurrean nola biziraun jakin dezakegu. Ezinbesteko aplikazioa abenturazale, mendizale edo ibiltarientzat, baina baita edozein motatako larrialdi-egoeran daudenentzat ere. (IOSen eta Androiden eskura daiteke).