ANIMSA

Gaurko solasaldian… Kotoño Belarra, Joaquín Duque eta Mari Jose Zarranz, Doneztebeko Udalekoak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Teknologia berrien arloan, maiz berritu edo hil izaten da kontua. Doneztebeko Udalak bere informatika-ekipoen aldaketa eta eguneratze globala egin du. Gaurko solasaldian… Kotoño Belarra, Joaquín Duque eta Mari Jose Zarranz mintzatuko zaizkigu haien esperientziari buruz.

36_doneztebeInformatikoan ez dago deus betiko dena, gauzak izugarri agudo aldatzen baitira; zer unetan ikusi zenuten ekipoak eguneratu beharra zegoela?

Kotoño Belarra: ANIMSAk jakinaren gainean jarria gintuen jada, eguneratzea beharrezkoa zela, baina azken erabakia gurea izan zen. Une batera iritsita, ezin genuen lanik egin aplikazio batzuetan, bereziki Administrazio Elektronikoari eta Kontu-hartzailetzari buruzkoetan.

Mari Jose Zarranz: Bankuetako eta faktura elektronikoko gaiekin ordenagailuz ordenagailu ibili behar izaten genuen, okerrak etengabe gertatzen baitziren, batzuk ekipo batzuetan eta beste batzuk beste batzuetan.

Behin erabakia hartuta, nolakoa izan zen aldaketa-prozesua?

Joaquín Duque: Betiere konfiantza handia izan dugu ANIMSAtik esan diguten guztian; beraz, gure Kontu Kudeatzailearekin harremanetan jartzea izan zen gure lehen urratsa. Hortik aurrera, egokitzapenari buruzko azterketa bat egin ziguten, eta baieztatu egin zuten aldaketa egin beharra zegoela.

Kotoño Belarra: Azterketak agerian utzi zuen, bestalde, behar desberdinak genituela. Ekipo batzuk oso zaharrak ziren, baina beste batzuetan eguneratze bat besterik ez zen behar. Bestalde, jakinarazi ziguten laster aldaketa bat beharko dugula zerbitzarian, baina ez omen da presazko kontua.

Mari Jose Zarranz: Egun bat adostu genuen, eta aldaketa izugarri azkar egin zen. Egia da onartu behar dela egun horretan, une jakin batzuetan, lana bertan behera utzi beharra dagoela, baina bikain moldatu ginen. Uste dugu hobe dela aldaketa modu jarraituan egitea jardunaldi batean edo bitan, eta ez ordu solte batzuetan eta prozesua luzatzea egun edo asteetan zehar.

Ekipoak aldatuz gero, gerta liteke behar bezala ez funtzionatzea beste ekipo periferiko batzuk, hala nola inprimagailu eta eskanerrak, eta, beraz, aurrekontuaren zati bat gorde behar da ustekabekoei aurre egiteko.

Kotoño Belarra: Egoera horiek saihestezinak dira, eta onartu behar da batzuetan bertsio berriak ez direla bateragarriak zaharrekin. Gure kasuan, ez da arazo handirik izan, kontutxoren bat edo beste inprimagailuaren konfigurazioarekin, baina halakoak gertatzen dira eta onartu egin behar da.

Windows 10 sistema eragilera aldatzearekin, erabiltzaileak ez zarete jada ekipoen administrariak; arazorik sortu da horrekin?

Joaquín Duque: Ez dugu inolako alderik sumatu. Ez dugu ezer instalatu edo aldatu beharrik gure eguneroko lana egiteko. Behar izanez gero, aski litzateke ANIMSAri eskatzea.

Mari Jose Zarranz: Sistema eragilearen erabilgarritasunari dagokionez, egia da hasieran gehixeago kostatzen dela gauzak aurkitzea, ohituta geundelako “botoi” jakin batzuk zeuden tokian aurkitzen, adibidez Exceleko formulak… baina saihestezina da, programaren eguneraketetako kontu bat baita.

Zuen esperientziatik, zer gomendio eginen zeniekete ekipoak aldatu beharra aztertzen ari diren beste udalei?

Kotoño Belarra: Zalantzarik ez izatea eta aldaketa lehenbailehen egitea. Batzuetan, ohituta gaude lan-erritmo edo errutina jakin batzuetan aritzen, eta ez gara ohartzen ez direla ez eraginkorrak ez efizienteak, harik eta aldaketa egiten den arte.

Joaquín Duque: Batez ere kontuan hartuta ordenagailuen gaur egungo prezioa ez dela soberakoa ere. Ez du zerikusirik lehen ordenagailua erostean ordaindu genuenarekin, orduan, 1986. urtean edo, bi milioi pezeta baino gehixeago ordaindu baikenituen.

Mari Jose Zarranz: Egia da batzuetan gauzak dauden bezala uzteagatik ez garela ohartzen eguneratzeak hobekuntza ugari dakartzala.