ANIMSA

Gaurko solasaldia…

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

LUIS TARRAFETA, Iruñeko Udalaren Sistema Informatikoen arduraduna.

Urtebete egin duzu Iruñeko Udalaren Sistema Informatikoen arduradun gisa. Zein dira lanpostu horren zeregin nagusiak, eta, bereziki, nolakoa da ANIMSArekiko koordinazioa, toki-entitate elkartuen departamentu informatiko gisa? Esan al dezakegu Iruñeko Udala eredu dela egiten dituen proiektu eta zerbitzu asko Nafarroako gainerako toki-entitateetan egiteko?

Udalaren Antolaketa Dekretuan deskribatutakoaren arabera, nire egitekoek zerikusia dute, batez ere, udalak ANIMSArekin dituen harremanak antolatzearekin eta SmartCity estrategia garatzearekin. Horrela esanda, oso erraza dirudi. Bi ildoek hainbat konplexutasun-maila dituzte, eta inplikazioak arloen premiekin. Teknologiak, edozein erakunde handitan bezala, jarduera osoa blaitzen du. Horrez gain, Datu pertsonalak babesteko Batzorde Delegatuko kide naiz. Batzordean oso ondo lagunduta nago, baina ahalegin gehigarria eskatzen du.

ANIMSArekiko harremana bikaina da, dudarik gabe. Bere profesionalek teknologiari, legeriari eta udalari buruz duten ezagutza metatua erabakigarria da. Baina hori bezain garrantzitsua da askoz ingurune zabalagoaren –gainerako toki-entitate elkartuak– partaide izatera eramaten gaituela eta hori denon mesederako dela. Eta jakina, Iruñeak dituen baliabideek eta premiek ekimena hartzera bultzatzen gaituzte sarritan. Baina, barrutik, lagun-egite moduan gehiago ikusten dugula ulertu behar da. ANIMSAk komunitateko gainerakoen eskutik eramaten gaitu. Eta hori ona da, arrazoi teknikoengatik edo baliabideengatik ez ezik, baita erantzukizun-osagai bat duelako ere. Arrunta dela dirudi baina oso geure egiten dugu esaera zahar hau: “bakarrik bizkorrago joaten da, baina lagunduta urrunago iristen da”.

Informazioaren segurtasuna garrantzitsua bada edozein esparrutan, are gehiago administrazio publikoetan. Hainbat araudik aipatzen dute. Nola uztartzen dira DBEO, Segurtasuneko Eskema Nazionala, gardentasun-legea eta lege siamdarrak (39/2015 eta 40/2015 legeak)?

Informazioaren segurtasuna aspaldi bihurtu zen premia. Gizarte gisa hain sutsuki besarkatzen baditugu teknologia horiek, balio ukaezinak zituztelako da. Eta balio hori edozein mehatxuren aurrean gordetzen ahalegindu behar da: barrukoa nahiz kanpokoa, asmo txarrekoa edo nahi gabekoa, logikoa edo fisikoa…  Hainbat urteren ondoren, badirudi estatuak ohartu direla arazoaren benetako neurriaz, elkarrenganako mendekotasunaz eta izan dezakegun arriskuaz. Eta zer egingo du legelariak horrelako zerbait aurkitzen duenean? Legeak egin.

DBEOren alderdi garrantzitsu bat honako hau da: inplizituki eskatzen duela Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema (ISKS) bat aplikatzea. Hau da, kalitateko araudi bat, mundu industrialean kalitatea ulertzen den bezala. Eta hemen zortea –edo meritua– izan dugu, erregelamendua iritsi denean Segurtasuneko Eskema Nazionala argitaratuta zegoelako, lege-bilgarria duen ISKS bat baino ez dena. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak, Zentro Kriptologiko Nazionalak eta agintari eskudun guztiek bidaltzen diguten mezua da administrazio publiko guztiok SENean bermatu behar dugula “DBLO berria” betetzeko (DPBLO/EDB). 39. eta 40. legeak ez daude segurtasunera bideratuta, baina koherenteak izan behar dute DPBLO/EDBrekin eta SENekin, ezin delako Administrazio Elektroniko bat egin esparru horiek eskaintzen dituzten bermerik gabe.

Aurten bereziki ari da izaten Segurtasuneko Eskema Nazionalaren urtea toki-entitateetan. Ba al dakigu zenbateraino den garrantzitsua SEN ezartzea? Ba al dakite toki-entitateek zer “arrisku dauden hor kanpoan”? 

Noski. DBEOk emandako bultzadaren ondorio zuzena da. Baina garrantzitsua da ulertzea SEN “ezartzea” ez dela proiektu bat. Ez dira hasiera eta amaiera duten ekintzak. Kalitate-plan bat gauzatzea da kontua, etengabeko hobekuntzako sistema bat prestatzea, egoera etengabe ezagutu ahal izateko, ekintzak definitzeko, emaitzak neurtzeko eta horretatik ikasteko. Hainbat industriatan duela hainbat hamarkada ezarri zen funtzionatzeko modu hori ikuspegi-aldaketa desafiatzailea izan daiteke tokiko gobernu askoren funtzionatzeko moduarentzat.

“Ekosistema sozial” batean izaki bizidunak garela uler genezake, eta ekosistema horretan informazioaren erabilera erabakigarria dela. Baliabideak lortzeko lehia dago. Ingurune gogorra da, eta ingurune horretan eraginkortasunez eta arintasunez mugitzen jakin behar dugu bizia asko zaildu diezaguketen agente gaizkileen aurrean. Horrek, naturan bezala, etengabeko egokitzapena eskatzen du, eboluzio iraunkorra.

Horren jakitun al dira toki-entitateak? Gauza guztietan bezala, heldutasun-mailak daude. Arriskua ikusi duena askoz kontzientziatuago egoten da; baina nik esango nuke arriskua, sarritan, gutxietsi egiten dela. Dena den, denborarekin, guztiok izango gara jakitun. Arriskua bertan baitaukagu.

Nola lor dezakegu SEN lan-karga gehigarri gisa edo bete beharreko beste araudi baten gisa ez bizitzea, erakunde bakoitzaren ezaugarrietara egokituz lagundu egiten digun tresna gisa baizik?

Baliteke berehalakoa ez izatea baina ISKS bat zer den ulertzeko ahalegina egin ondoren, onurak nabarmenak dira. Esparru egituratu bat izatea, ekintzak bistaratzeko eta definitzeko hizkera bat eta modu bat izatea, laguntza erabakigarria da erabakiak hartzeko orduan. Ziurgabetasuna murriztu egiten da, gehiago pentsatuta eta oldarkortasun gutxiagorekin jokatzen ikasten da, premiak ordena batekin eta irizpide batekin asetzeko.  Argi dago ez dagoela sistema perfekturik, baina, premisa horretatik abiatzen bagara eta etengabe nola hobetu gaitezkeen galdetzen laguntzen badigu, urrats gehiago egingo ditugu norabide egokian eta lehenago jakingo dugu zein diren gure helburuetatik urruntzen gaituztenak.

 Duela gutxi WhatsApp,  Instagram eta Facebook zerbitzuak baliogabetuta geratu ziren. Ezin bada ekidin enpresa handi horiek “segurtasun-zuloak” eta euren zerbitzuetan beherakadak izatea, zer egin dezakegu entitate askoz txikiagook mundu global honetan? Zenbateraino da onuragarria ezagutza, proiektuak eta zerbitzuak partekatzen ditugun ANIMSA moduko enpresa bat izatea sistema informatikoek planteatzen dizkiguten erronkei aurre egiteko?

Noski. Erakunde bakoitzak bere jardueraren eta erabiltzen duen informazioaren garrantziaren araberako premiak eta arriskuak ditu. Zenbat eta balio handiagoa zure negozio digitalak, ahalegin handiagoa egin beharko da zerbitzua berme osoarekin emateko eta erakargarriagoa izango da erasotzaileentzat.

Bestalde, ez du zentzurik bizikletak baino gehiago balio duen giltzarrapoak. Lapurra oportunista dela jakin behar da, eta, hormaren kontra uzten baduzu, azkenean eraman egingo duela. Gaur egun, bizikleta gehiegi daude giltzarraporik gabe. Eta mafien sofistikazio-maila zientzia-fikzioa izan daiteke. Egoera oso desorekatua dago, eta, une honetan, gure lehen estrategia zabarrena ez izatea da. Eraso oso zuzen eta espezifikoen kasuan izan ezik, nahikoa izan dezakegu “gaizkileak” pixka bat ahalegintzera behartzearekin. Horrek atzera eginarazi diezaieke, badakitelako beste helburu errazago batzuk eroriko direla.

Zentzu horretan, ANIMSAk asko eman diezaieke toki-entitateei, esaterako, lankidetza eraginkorra, ezagutza metatua erakunde handien onura asko beste tamaina bateko beste batzuei aplikatuta. Pertsonalki, ez dut zalantzarik toki-entitate elkartuentzako onura garrantzitsuak daudela “bere kontura gerra egitearen” aurrean edo euren premia espezifikoekiko hain sentikorrak ez diren hornitzaileekin elkarlanean aritzearen aurrean.