ANIMSA

GARDENTASUN ATARIA ARGITARATU DU ANIMSAK

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

portal_transparencia

ANIMSAren gardentasun-ataria bai gaztelaniaz bai euskaraz argitaratu da, eta herritarrek gai publikoei buruzko informazioa jasotzeko eta funts publikoak nola kudeatzen eta erabiltzen diren ezagutzeko eskubideari erantzuten dio. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legean –abenduaren 9koa– bildutako eskubidea da.

Atari hori argitaratzerakoan, ANIMSAk interes berezia jarri du haren egituran. Horregatik, eta betiere herritarrek atariaren informaziorako sarbide hobea izan dezaten, lau ataletan banatu da ataria:

1. PLANIFIKAZIOA ETA ANTOLAKETA, honako gai hauei buruzko edukiak biltzen dituena:

  • Egoitza eta antolaketa
  • Organigrama
  • Goi karguek jasotzen dituzten ordainsariak

2. KONTRATUAK, HITZARMENAK ETA DIRU LAGUNTZAK, honako gai hauei buruzko edukiak biltzen dituena:

  • Formalizatutako kontratuak: (indarreko lizitazioak, esleitutako kontratuak, kontratazio-ataria).
  • Bigarren mailako kontratuak, hiruhilekoka sailkatuta.
  • Izenpetutako hitzarmenak
  • Emandako diru-laguntzak eta laguntza publikoak

3. INFORMAZIO EKONOMIKOA, honako gai hauei buruzko informazioa biltzen duena:

  • Urteko kontuak
  • Kontu-auditoretzen txostenak

4. INFORMAZIOA ESKATZEA. Harremanetarako formulario horren bidez, behar duen informazioa eskatzeko aukera izanen du herritarrak, informaziorako duen eskubidea gauzatuz.

Gardentasun-atari berria bereziki diseinatuta dago herritarrek modu erraz eta zuzenean eskura dezaten informazioa. Horretarako, esteka nabarmen bat sortu da ANIMSAren webgune korporatiboan, eta responsive diseinua erabili da –webgune korporatiboan bezalaxe–; horrek esan nahi du nabigazioa moldatu egiten dela kontsulta egiteko erabili den gailura (sakelako telefonoa, tableta, ordenagailua…), modu horretan asko errazten baita erabiltzaileak informazioa eskuratzeko prozesua.

Ataria argitaratuz, ANIMSAk, Nafarroako Toki Entitateen enpresa publikoa den aldetik, Gardentasunaren alde egin duen apustua abiarazten du. Hemendik aurrera, ANIMSAk argitaratu eginen du atari horretan enpresaren kudeaketari lotutako dokumentazioa, bai 19/2013 Legeak zehazten duena, bai herritarrentzat interesekoak izan daitezkeen beste dokumentu guztiak ere.