ANIMSA

Facebook eta Whatsapp: zer datu nahi dituzte eta zertarako?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2014ko otsailean Facebook enpresak Whatsapp erosi zuenez geroztik, askok esaten zuten laster aldatuko zirela mezu-aplikazio indartsuenaren erabilera-baldintzak. 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu 2016an, eta “opari” onegia da hori, ziur aski Mark Zuckerbergen konpainiak aprobetxatu nahiko duena.

facebookBi urtez konpainia independente gisa aritu dira, baina azken bolada honetan argi gorriak piztu dira Whatsapp aplikazioaren erabilera-baldintzen azken eguneraketen ondorioz.

Erabilera-baldintza berriak 24 orritan bilduta daude, baina normalean erabiltzaileek ez dituzte irakurtzen halako testuak, eta are gutxiago sakon aztertzen.  Orduan, zer lagatzen ari gara benetan? Zertarako nahi dituzte gure datuak? Eta, zer egin dezakete haiekin?

Whatsappek honako hau ziurtatzen digu baldintza horietan: “ WhatsAppen partekatzen duzun ezer ez da Facebooken partekatuko –mezuak, argazkiak eta profil-informazioa barne–”; eta, gainera, baieztatzen digunez “zure mezuak zureak dira eta guk ezin ditugu irakurri”. Baina hortxe dago trikimailua, ez dela “FacebookEN” partekatuko, baizik eta “FacebookEKIN” eta konpainiaren beste 9 sare sozial eta aplikazioekin”.

whastappWhatsappen merkataritza-erabilera.

Gure telefono-zenbakia Facebookekin konektatzean, haien arabera “zerbitzu hobea eskaini ahal izateko lagun berrien iradokizunen, iragarki garrantzitsuen eta halakoen bitartez”, Whatsappek ate bat zabaldu zuen enpresentzako merkataritza-erabilerarentzat. Horrek esan nahi du erabilera-baldintzak onartuz gero enpresen iragarkiak etor dakizkigukeela Whatsapp bidez, betiere guk aurretik harremana izan badugu haiekin.

Kontuan hartu behar da Whatsapp aplikazioak oso informazio garrantzitsua duela, gure telefono-zenbakia, profil-argazkia edo kontaktu-agenda baino balio handiagokoa: gure erabilera-ohiturak ezagutzen ditu. (Noiz konektatzen gara?, nondik?, nora sartzen gara?…). Oraingoz, tresnaren merkataritza-erabilera hori doakoa da, baina aurreikus daiteke laster diru-sarrera handia izanen dela konpainiarentzat.

Datuak lagatzea.

Whatsappek zera adierazten digu baldintza berrietan: “zure informazioa bildu, erabili, gorde eta partekatu dezakegu fede onez uste badugu arrazoizko moduan beharrezkoa dela hauetarako:

(a) Lege edo arau, legezko prozesu edo gobernu-eskaera aplikagarriei erantzuteko.

(b) Gure zehaztapenak betetzen direla exijitzeko, edo aplikagarria den beste edozein zehaztapen eta politika, baita arau-hausteak izan daitezkeenak ikertzeko ere.

(c) Iruzurrak detektatu, ikertu, galarazi eta haiei aurre egiteko, baita legez kanpoko beste jarduera batzuk edo segurtasunaren arazo teknikoak ere.

(d) Gure erabiltzaileen –Whatsapp, Facebooken enpresak edo besterik– eskubideak, jabetza eta segurtasuna babesteko”.

Horrek esan nahi du bere egiten duela gure kontua ezabatzeko eskubidea egokitzat jotzen duenean, eta informazioa bidal diezaioke gobernu bati, hark eskatuz gero, epaile baten agindurik gabe.

Arazoren bat izanez gero, Whatssapek Kaliforniako legeetara zuzenduko zaitu, eta Ameriketako Estatu Batuetako Distrituko Epaitegiak –Kaliforniako Ipar Distrituarena– edo Kaliforniako San Mateo konderriko estatu-epaitegi batek bakarrik izanen du auzitan jarduteko jurisdikzioa.

Uko egiten ahal diogu?

Orain, zehaztapen berriak ez onartzeko aukera ematen digu Whatssapek. Horretarako, “Doikuntzak-Kontua-Nire kontuaren informazioa partekatu” atalera jo dezakegu, eta hor uko egin datuak partekatzeari.