ANIMSA

Ez galdu ANIMSAk Administrazio Elektronikorako prestatu duen soluzioa aurkezteko saioak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

37_solucionApirilaren lehen astean zehar, dibulgazio-hitzaldiak egiten ari gara Nafarroa guztian zehar gure soluzioa aurkezteko.

Joan zaitez hobekien datorkizun saiora.

  • Apirilaren 4an, 10:30ean, Jurramendiko Mankomunitatearen egoitzan, Lizarran.
  • Apirilaren 5ean, 10:30ean, Burlatako kultura-etxean.
  • Apirilaren 6an, 10:30ean, Zangozako kultura-etxean.
  • Apirilaren 7an, 10:30ean, Corellako kultura-zentroan.

ANIMSAk sortutako soluzioak honako helburu hau du: Nafarroako Toki Entitateetan betetzea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legeak exijitutako guztia; xede horrekin, bi zutabetan banatuta dago:

INTEGRAZIOA Entitatean kudeatutako gainerako aplikazioekin eta datuekin.
IRAUNKORTASUNA ezarpen-kostuetan eta geroko mantentze-lanaren kostuetan.

Kontuan hartu behar dugu ANIMSA osatzen duzuen 162 Toki Entitateak oso abiapuntu desberdinetan zaudetela 39/2015 eta 40/2015 legeen betekizunak betetzeari begira. Horregatik, aurkezpen-saioak bete eta gero, entitate bakoitzaren neurriko bide-orriak garatuko ditugu. Horrela, entitate bakoitzean administrazio elektronikoa ezartzeari begira egin beharreko jarduketa indibidualak antolatzeko aukera izanen dugu.