ANIMSA

“Etorkizuneko 10 gailu”, dagoeneko hemen direnak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

CES kontsumoko elektronikaren feria handiena da munduan, eta dagoeneko aurkeztu ditu 2017ko produkturik berritzaileenak. Jarraian bitxienetako batzuk.

foto_camiseta1. Xenoma E-Skin kamiseta bat da, zeinak gure osasunaren eta gorputz-mugimenduen jarraipena egiten baitu zenbait sentsoreri esker; horiek mugimendua, arnasketa eta gorputz-tenperatura kontrolatzen dituzte. Uste da mugimendua hartzeko gailuen hurrengo belaunaldia dela, kamera-beharrik gabe. Bideojokoetan, E-Skin kamisetak kontrol-aginte baten antzera funtzionatzen du. E-Skin oso praktikoa da; izan ere, kamiseta arruntak bezala garbitu daiteke, propietaterik galdu gabe.

2. Withings Hair Coach eskuila adimentsu bat da, eta gauza da ilearen kalitatea kontrolatu eta haren tratamenduari buruzko gomendioak emateko. Eskuilak mikrofono bat du, eta haren bidez eskuilatzearen soinua entzuten da. Soinu horri esker, ilearen gaineko xehetasun guztiak zehaztu ditzake: kizkurtzea, lehortasuna, punta irekiak, baita haustura ere. Bluetooth bidez bidaltzen du ilearen informazioa telefono mugikorrera.

3. Nox Smart Sleep Light “lanpara” bat da, gure erloju biologikoari egokitutako argien eta soinuen programak konbinatzen dituena haren jarraipena egin eta gure lo-patroiak monitorizatzeko. Argiak uhin-luzera gorriak sortzen ditu, zeinak melatonina gehiago sortzen lagundu baitezakete, eta, aldi berean, soinu erlaxagarriak erreproduzitzen ditu lo egiten laguntzeko. Gainera, programatu daiteke, gailua itzal dadin gu lokartu eta gero.

4. Cota Tile de Ossia sabaiko panel bat da, energia eman dezakeena kokaleku espezifiko batean gailu bat haririk gabe kargatzeko..

5. lamparaGeniCan zaborrerako eskaner bat da, eta zaborrera bota ditugun elikagaien edo produktuen kutxen barra-kodeak eskaneatu eta erosketa-zerrenda bat sortzen du. Gainera, produktuak ez badu barra-koderik –fruta bat, adibidez–, ahotsa erabil daiteke zerrendan sartzeko.

6. Willow Breast Pump esnea ateratzeko gailu adimentsu bat da, jantzien azpian jartzen dena, haririk gabeko kopa batzuen modura. Haien garatzaileen arabera, edozein eguneroko lan egiteko aukera ematen du esnea lortzeko prozesuan zehar. Osagarri gisa, badu aplikazio bat honako hauek kalkulatzen dituena: bular bakoitzetik lortutako esne-kantitatea, eta esnea ateratzeko saioen maiztasuna eta iraupena.

7.foto_extractorfoto_cama Sleep Number 360 Smart Bed koltxoi bat da, gure atsedenean zehar informazioa analiza dezakeena; horrela, koltxoiaren posizioa doitzen du gure gorputzak ahalik eta atseden handiena izan dezan. Hortaz, posizioa aldatuz gero, koltxoia ere doituko da.

8. . LG oled w7 telebista txiki bat da, 2,5 mm-ko lodiera besterik ez duena; horman muntatu daiteke ainguratze magnetiko baten bitartez.

9. Griffin txigorgailu adimentsuak Bluetooth erabiltzen du guri jakinarazpen bat bidaltzeko ogi txigorkiak prest daudenean. Gainera, bere app-ren bidez, tenperatura aldatu eta txigorgailua konfiguratu dezakegu ogia guk nahi bezala utz dezan.

10. Auto automatikoetan, Nvidia PilotNet da autoei ikasteko aukera ematen dien softwarea. PilotNet aplikazioak “ikasketa sakona” erabiltzen du, hau da, ordenagailu batek abstraktua ulertzeko duen modua. Neurona-sare baten gisara aritzen da, eta ohitura seguruak ikasten ditu modu autonomoan gidatzen duen bitartean. CES ferian zehar, Nvidiak bere potentziala erakutsi zuen Audi Q7 batean ezarrita. Pare bat egun geroago, autoak bere kasa ibiltzen ikasi zuen, baita modu seguruan mantsotzen ere oztoporen bat aurkituz gero.