ANIMSA

Eskaeren araberako zerbitzuen gorako joera Iruñeko Udalaren 010 Zerbitzuan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Iruñeko Udalaren 010 telefonoak herritarrekiko harreman zuzena eta zentralizatua izateko aukera ematen die Udal Arloei.

Eskaeren araberako zerbitzuen kudeaketa 2005etik egiten ari den lana da, eta, azken urteotan, protagonismo handia hartu du 010 zerbitzuaren eguneroko jardueran. Horien guztien artean, izena emateko zerbitzua da Udal Arloek gehien eskatzen dutenetako bat.
Horren bitartez, kultura, kirol, gazte, gizarte eta beste arlo batzuetako kanpainen antolaketa errazten da, modu integratu batez, honako hauek eskainiz:

  • hasierako aurreinskripziotik kudeatzea
  • lekuak zozketatzea
  • izena ematea, ordainduz edo ordaindu gabe
  • itxaron-zerrenda kudeatzea

Hori guztia, Arloek zerbitzua modu elektroniko batez eskatzeko aukera ematen duen prozedura baten bitartez (ISO 9001:2008 kalitate-sistemaren barnean); gainera, 010 zerbitzuak kudeatutako kanpainaren laburpena biltzen duen txosten bat egiten du, eta hura eskatu duen arloari helarazten dio.
010 zerbitzua Iruñeko Udaleko eta Animsako langileek eskainitakoa da, eta zerbitzuen katalogo bat jartzen du arloen eta teknikarien esku, besteak beste, honako kudeaketa hauek egin ahal izateko:

  • jakinarazpenak bidaltzea (dei, mezu elektroniko eta SMS mezuen bidez)
  • datuak egiaztatzea eta eguneratzea (entitateak, tramiteak eta jarduerak)
  • iritzia eta gogobetetze maila ezagutzeko inkestak egitea herritarren artean
  • bozketak eta kontsultak
  • aurrez hitzordua eskatzea

Azken bi urteotan, urtean egindako zerbitzu horien eskaerak bikoiztu egin dira –Eskaeren Araberako Zerbitzu esaten zaie–; izan ere, 2011n 60 baino gehixeago eskatu ziren, baina iaz 123 kudeatu ziren arloek hala eskatuta, 2012an baino %4 gehiago. Joera gora doa, beraz, eta, horren ondorioz, iaz guztira 25.506 izen-emate kudeatu ziren Iruñeko Udaleko ikastaro eta programetarako; horietatik, %36 modu telematikoan erregistratu ziren, Udalaren webgunearen bidez. Era berean, 125.000tik gorako jakinarazpen bidali ziren 010 zerbitzutik, SMSak eta mezu elektroniko masiboak igorriz eta deiak eginez, arloek hala eskatuta, udalaren hainbat ohar edo informazioren berri emateko.

2013an, kanpaina horien %60 herritarren parte-hartze, gazteria eta kirolaren esparruari lotutakoak izan ziren; %14, ingurumenaren gaiei buruzkoak; eta %10, gizarte ongizate eta berdintasunaren arlokoak. Emandako gainerako zerbitzuak modu uniformeagoan banatu ziren udal eskumeneko beste esparru batzuen artean.intranet_010