ANIMSA

Erregistro elektronikoaren ezarpena, mugarri bat Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea betetzean.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Urtea bukatzen ari den honetan, Erregistro Elektronikoaren ezarpena amaitzen ari gara ANIMSAri atxikitako zenbait erakundetan. Proiektu horretan, abian jartzen ari da Sarrera eta Irteeren Erregistro Ofiziala, eta zuzenean inplikatuta dago 39/2015 Legearen obligazioak betetzearekin.

archivoBitarteko elektronikoei dagokienez, 39/2015 Legearekin, administrazioek ziurtatu egin behar diete interesatuei bitarteko elektronikoen bidez haiekin harremanetan jartzeko aukera; hortaz, haien esku jarri behar dituzte horretarako behar diren sarbideak, sistemak eta aplikazioak, hala nola erregistro elektronikoa.

Lege horren 16. artikuluan ezartzen denez, Administrazio bakoitzak erregistro elektroniko orokor bat izan behar du, administrazio horretan eta haren mendeko erakundeetan aurkeztutako dokumentazio guztia gordetzeko.

Aurkeztutako dokumentazioa beste administrazio batzuen erregistroetan erregistratu daiteke, eta, beraz, erregistroen arteko interakzioa landu beharko da. Dokumentuak non aurkeztu, hango erregistro-bulegoak digitalizatu beharko ditu dokumentuak, administrazio-espediente elektronikoan sartzeko, eta interesatuari itzuliko dizkio jatorrizkoak  Hori guztia, gainera, epeak zenbatzeko arau berriekin, zeintzuk erregistro elektronikoaren funtzionamendu-arau berriak ezartzen baitituzte.

Ikus daitekeenez, erregistro elektronikoa funtsezko elementu bat da bitarte elektronikoen bidez kudeaketa publiko eraginkorra eginen bada. Horregatik, heldu den urtean zehar soluzio hori ezartzen jarraituko dugu. Halere, bestelako soluzio teknikoak ere ezarri beharko dira, hala nola erregistro telematikoa egoitza elektronikoan, dokumentuak sinatzeko eta egiaztatzeko sistemen ezarpena, kopia seguruak ziurtatzen dituzten digitalizazio-sistemak, eta abar. Hori guztia beharrezkoa izanen da 39/2015 eta 40/2015 Legeek administrazio elektronikoaren arloan ezartzen dituzten aldaketa eta erronkei aurre egiteko.