ANIMSA

ERABILTZAILEENTZAKO ARRETA hobetzen

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2017ko urtarrilaren 1etik, ANIMSAn tresna berri bat dago erabilgarri gure bezeroek egindako eskaera edo gorabehera guztiak jaso, erregistratu eta haien gaineko jarraipena egiteko.

atencion_usuariosAurretik ere bazeuden ANIMSAn zenbait aplikazio haiek jaso, erregistratu eta jarraipena egiteko, baina ez zegoen konexiorik haien artean; hortaz, akatsak gertatzeko probabilitate handiagoa zegoen eta zailagoa zen jasotako eskaeren eta gorabeheren gaineko jarraipena egitea.

Tresna berri horrek zenbait hobekuntza dakartza; adibidez, Animsako teknikari batek eskaera edo gorabehera bat erregistratzen duen unean, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasotzen du, eta, hartan, hari esleitutako zenbakia jakinarazten zaio, bai eta eskatzaileak jakinarazitako kontuaz teknikariak idatzi duena ere. Egiaztagiri horri esker, interesdunak baieztatu ahal izanen du gorabehera eskatutakoaren isla zuzena dela, eta, beraz, gutxitu egiten da akatsak gertatzeko aukera.

Beste hobekuntza bat: ahozko komunikaziorik egin beharrik gabe, automatikoki bidaltzen zaio mezu elektroniko bat interesdunari jakinarazteko bere eskaera edo gorabehera ebatzi egin dela.

Gainera, tresna berriak beste hobekuntza batzuk ere eskaintzen dizkigu, bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko garrantzi handikoak, nahiz eta Animsaren barne kudeaketara bideratutakoak izan, hala nola departamentuen arteko komunikazio hobea, erraztasunak eskaeren edo gorabeheren jarraipena eta berrazterketa egiteko, estatistikak egiteko aukera, Zerbitzuaren Mailari buruzko Akordioen kalkulua, eta abar.