ANIMSA

IRUÑEKO UDALAK LEHEN BILKURA TELEMATIKOA EGIN DU BIDEOKONFERENTZIA BIDEZ

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

IRUÑEKO UDALAK LEHEN BILKURA TELEMATIKOA EGIN DU BIDEOKONFERENTZIA BIDEZ, AURREZ AURRE ETA URRUTITIK BERTARATZEKO AUKERA EMATEN DUEN SISTEMA BAT ERABILIZ

Iruñeko Udalak lehen bilkura telematikoa egin zuen 2020ko azaroaren 5ean. Hamabi lagun bertaratu ziren bilkura-aretora, eta hamaseik bide telematikoz parte hartu zuten. Hemendik aurrera, sistema bera erabiliko da udaletxean egiten diren bilkura eta batzorde guztietan.

Indarreko araudia eta COVID-19aren pandemiaren ondoriozko segurtasun-neurriak direla eta, Iruñeko udaletxeko bilkura-aretoan ezin dira hamabi lagun baino gehiago bildu. Horren eraginez, udalak irtenbide teknologiko bat bilatu eta ezarri behar izan du, udalkide guztien bilerak egin ahal izateko.

Sistemaren xedea zera zen, bilkura-aretora aurrez aurre zein urrutitik bertaratu ahal izatea, eta, aldi berean, egungo sistemak naturaltasunez erabili ahal izatea: hitz egiteko txandak antolatu, parte-hartzeak eta denborak kontrolatu, aldibereko interpretazioa erabili, etab.

Horri guztiari erantzuteko gauza izan da ANIMSAk sortu eta ezarri duen sistema, baita beste albo-zailtasun batzuei erantzuteko ere: udalkide guztiek elkar ikusi eta entzutea, argi eta naturaltasunez; saioak Internet bidez igorri ahal izatea zuzenean, jatorrizko soinuarekin eta itzulpenarekin; saioak ongi grabatzea, etab.

Sistema hori gainerako udal-bilkura eta -batzordeetan erabiliko da hemendik aurrera. Bestalde, horrelako teknologiak erakundearen eremu guztietan sustatu eta baliatzeko esperientzia ona izan da. Lantokian bilera telematikoak egitea gero eta ohikoagoa izango da tokiko entitateen funtzionamenduan. Are, horrelako teknologiak gero eta maizago erabiliko dira herritarrak artatzeko eta zerbitzu publikoak emateko.