ANIMSA

Egoitza elektronikoetan gehien erabiltzen diren hamar tramiteak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAko bazkide diren 60 toki-entitate baino gehiagok dute argitaratuta egoitza elektronikoa webgune korporatiboan. Baina, zer bilatzen dugu herritarrok egoitza elektroniko batera sartzen garenean? Zer izapide elektroniko erabiltzen ditugu gehien?  Lehen postuan, Hauteskunde-errolda kontsultatzea dago eta gerokoetan…

2. Erroldako eta katastroko ziurtagiriak eskatzea.
3. Eskabide orokorra deskargatzea.
4. Zirkulazio-zergen autolikidazioak.
5. Ordainagiriak ordaintzea erreferentziaren arabera.
6. Eskabideak erregistro telematikoaren bidez.
7. Banku-helbideratzeak.
8. Isunak ordaintzea.
9. Kontsultak erregistro telematikoan eta espedienteak kontsultatzea.
10. Jakinarazpen elektronikoak.
Iruñeko Udalaren kasuan, hauek ere sartzen dira gehien erabiltzen diren izapideen “Top Ten” sailkapenean: sanferminen kartela bozkatzea, ibilgailuak Alde Zaharrera modu kontrolatuan sartzeko eskaerak eta entzierrillorako paseak eskatzea.