ANIMSA

“Diru-laguntza eskatzea” Internet bidez

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoaren bulkada berria.

ANIMSAk soluzio informatiko berri bat diseinatu du, zeinari esker entitate juridikoak (elkarteak, kirol-klubak…) elektronikoki komunikatu daitezke Iruñeko Udalarekin udaleko diru-laguntzetarako deialdiei buruzko kontuez.

Hona hemen soluzioaren osagaiak:

  1. Web-tramite bat, zeinak diru-laguntzarako eskaera bat betetzen laguntzen baitie entitateei, aurkezteko epea zabalik duen norgehiagokako araubideko deialdiren baten babesean. Tramite horretan, oso kontuan hartu da sinplifikazio administratiboaren printzipioa.
  2. Programa informatiko bat, zeinari esker udal-langileek, eskaera berrikusi ondoren, akatsak zuzentzeko errekerimenduak bidali ahalko baitizkiete, bitarteko elektronikoz, entitateei (SMS alerta bat edo e-mezu bat jasoko dute, zehazki).
  3. Web-tramite bat, entitateek aipatutako errekerimenduei erantzun ahal izateko.
  4. Mekanismo automatikoak, zeinek bai eskaerak, bai errekerimenduei erantzunak txertatuko baitituzte udal-espediente elektronikoetan, udal-langileek esku hartu beharrik gabe.

Web-tramiteak udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es ) daude, eta beharrezkoa da pertsona fisiko baten ziurtagiri digitala erabiltzea sartzeko. Errekerimenduak bidaltzeko programa informatikoa “Espedienteen kudeaketa” aplikazioan dago, eta eskatzaileen “Herritarren karpetetan” uzten dira (haiek ere udalaren egoitza elektronikoan daude)

2019ko lehen hiruhilekoan ezarri zen sistema, eta 16 udal-deialditarako erabili da. Une honetan, kalkulatzen da aurrezpen handiak lortu direla elektronikoki jasotako 349 eskaerei eta egindako 37 errekerimenduei esker; izan ere, ohiko kanalen bidez egin balira, askoz zama administratibo gehiago egitea beharko zen.

Beste alde batetik, litekeena da esperientzia hori pizgarria izatea entitate juridikoentzat bitarteko elektronikoak erabiltzeari begira udalarekin komunikatzeko; izan ere, dirua aurrezteaz gain, beti dago erabilgarri, hots, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

Eta hona hemen proiektua gauzatu ahal izateko giltzarri nagusiak:

  • Udalaren Aholkularitza Juridikoaren bulkada.
  • Udalean deialdien ereduak egotea eta espedienteen kudeatzailea ohiz erabiltzea
  • Udalaren egoitza elektronikoa egotea
  • Entitateentzako dibulgazio-jardunaldiak antolatu eta garatzea
  • Animsako teknikariek eta 010 zerbitzuak entitateei egindako jarraipena eta emandako etengabeko laguntza web-tramiteak erabiltzeari dagokionez.

“Zirkulua ixten” bukatzeko, aurreikusita dago beste web-tramite bat ezarriko dela 2019ko azken hiruhilekoan: jasotako diru-laguntzen justifikazioak telematikoki aurkeztea.