ANIMSA

Datu pertsonalak hodeian eta datuen babesa, zer jakin behar dut?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

datos

Datu pertsonalak dituzten fitxategiak aitortzeko orduan, kontuan hartu behar dugu datuen nazioarteko transferentzia delakoa (datuak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora bidaltzea dakarren datu-tratamendua).

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ustez, hodeian dauden zerbitzuak erabiltzen baditugu, baina haiek ez badaude babes-maila egokia duten herrialdeen zerrendaren barnean, edota zerrendan egonda ere, ez bada ezagutzen haren kokaleku fisikoa, datuen nazioarteko transferentzia bat da, eta, ondorioz, agentziaren aurretiko baimena behar da hura erabiltzeko.

Zehazki, horixe da Google, Dropbox, Mail Chimp eta halako beste batzuen kasua. Formularioak erabiltzen badira Google zerbitzuen bitartez erabiltzaileen informazioa biltzeko, aurretiko baimena eskatu behar da. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ez du jazartzen zerbitzu horien erabilera, hau da, ez duzu kezkatu beharrik zure entitateak Google Apps eta Dropbox erabiltzen baditu artxibo propioak partekatzeko erabiltzaileen daturik trukatu gabe. Datu pertsonalak badira tartean, orduan bai hartu beharko duzula aintzat, adibidez, honako kasu hauetan: herritarrei inkesta bat egiten bazaie Google formularioen bidez eta bertan NANa edo izena eskatzen badira; edo erroldatuen zerrendak trukatzen badira Dropbox bidez; edota datu pertsonalak dituzten mezuak bidaltzen badira Gmail bidez.

Argibide gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezue, zehazki, honako esteka hauetara:

Zer den datuen nazioarteko transferentzia bat eta Gida AGPDren Cloud Computing zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroentzat  (ikusi administrazio publikoetako cloud computing delakoari buruzko kapitulua).

Gogorarazten dizuegu Datuak Babesteko Lege Organikoaren 44.4.d) artikuluan ezarritakoarekin bat oso akats larria dela “datu pertsonalen nazioarteko transferentzia egitea babes-maila berdintsua ematen ez duten herrialdeetara Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren baimenik gabe; salbuespena dira Lege horrekin eta hura garatzeko xedapenekin bat baimen hori beharrezkoa ez duten kasuak”.