Cryptolocker birusaren eraso uholde gehiago
Gripea bezalaxe, birus hori ere mutatu egiten da, itxura aldatuta eta gure konfiantza inozoaz baliatuta.
Cryptolocker birusa azken urteotako arriskutsuenetako bat da, amesgaiztoa erabiltzaile eta enpresa askorentzat. 2013an lehenbiziko aldiz agertu zenetik, milioi bat ekipotik gora infektatu dira; horrela, dokumentuak bahitu eta dirua eskatzen du horiek berriz eskuratzeko.
Nola funtzionatzen du?
Cryptolocker birusa mezu arrunt baten itxura hartuta iristen da gure postara, Polizia Nazionalarena, Posta bulego batena, kudeaketa-enpresa edo hornitzaile batena, adibidez. Erantsitako artxibo gisa mozorrotutik agertzen da: .doc, .docx, .docm, .pdf, .xls, .xlsx, .zip … Hortxe dago bere arrakastaren gakoa, mutazio-maila handikoa izanik, oharkabean pasatzeko gaitasun handia baitu.
Erantsitako dokumentua irekita, birusak gure dokumentuak enkriptatzen ditu (testuak, argazkiak…), eta dirua eskatzen digu horiek berreskuratzearen truke.
“Beldurraren garaipena”: edo ordaintzen duzu edo informazioa galtzen duzu
Informazio guztia galtzeak erabiltzaileengan sortzen duen beldurraz baliatzen da birusa. Dokumentu bat irekitzen saiatzen garenean agertzen da txantajea. Edo 300 eta 6000 euro bitarteko kopurua ordaintzen dugu, edo artxiboak berreskuratzeko giltza ezabatu eginen da hiruzpalau egunen buruan, baita artxiboak suntsitu ere.
Birusaren sortzaileek kontu bat dute alde: biktimak beldur handia du, eta ez du galdu nahi bere artxiboak berreskuratzeko duen bide bakarra.
Zer egin halakorik gertatuz gero?
Hainbat adituk ez ordaintzea gomendatzen dute, ez baita batere ziurra ordainduz gero dokumentuak askatzeko giltza lortuko dugula; ziurra den gauza bakarra da horrela birusa zabaltzen lagunduko dugula.
Cryptolocker birusaren egileek bi premisa hartu zituzten kontuan: bata, denok irekitzen ditugula erantsitako artxiboak; bestea, normalean ez dugula egiten gure ordenagailuan gordetzen ditugun dokumentuen segurtasun-kopiarik.
Edozein erabiltzailek hartu beharreko prebentzio-neurriak.
1. Ez ireki sekula artxiboak, edo ez egin klik esteketan, haien jatorria ez bada benetan ezagutzen. Ezabatu zuzenean espero ez zen faktura bat iritsi dela esaten duten mezuak, edo argazki interesgarri bat dagoela diotenak, eta abar.
2. “Igorlea ezaguna” izanik ere, ez fidatu mezu susmagarriekin. Informazio horren zain ez bagaude, ez ireki erantsitako artxiboak.
Azken batean, gogora dezagun:
EZ DAGO TXERTORIK. PREBENTZIOA DA BIRUSAREN AURKAKO ARMA ONENA.
Horri lotutako beste esteka batzuk:
– Gizarte Segurantzaren nortasuna ordezten dute
– Hamar birus suntsigarrienak:
Azken urteotako 10 birus suntsigarrienak
Munduan izu-ikara sortu zuten 10 birus
Bitxikeria ludikoak: