ANIMSA

CRYPTOLOCKER, berriz ere liderra informazioa “bahitzeko” orduan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Abuztuaren lehen astean, Nafarroako lau toki entitatek gutxienez jasan dute 5 Cryptolockerren erasoa.

virus_gritoZiberlapurrek Cryptolocker bidezko erasoak eta haien aldaerak erabiltzen jarraitzen dute dirua lortze aldera, modurik ohikoena eta eraginkorrena baita. Kaspersky Network segurtasun-enpresaren arabera, urtebetean bostez biderkatu dira erasoak, 131.111 infekzio-saialdi izatetik 718.536 izatera igarota.

Zer da Cryptolocker delako hori?

Teknikoki, Cryptolocker delakoa ez da birus bat. Gure ordenagailuaren “bahitzaile” bat da, baita bertan gordetzen dugun informazio guztiarena ere.

Nola funtzionatzen du Cryptolocker horrek?

Normalean, Cryptolocker bidezko erasoak mezu elektroniko faltsu bat bidaliz egin dira, enpresa ezagun batena dela sinestaraziz, adibidez, Correos edo Endesarena. Egindako eraso guztiek badute ezaugarri komun bat: diru kopuru handia ordaindu behar da lapurtutako informazioa berreskuratzeko, eta zalantza handiak sortzen dira dirua ordainduta ere gure informazioa berreskuratuko ote dugun.

Zein dira Cryptolockerren ondorioak?

Erabat galtzen da zifratutako informazioa. Modu bakarra dago egoera salbatzeko: informazioa berreskuratzea segurtasun-kopia batetik –baliozkoa eta duela gutxi egina–, eragindako ekipoa eraginkortasunez garbitu eta/edo formateatu ondoren.

Cryptolocker bidezko erasoa bereziki efikaza da enpresa eta erakundeen kasuan, duda handirik gabe ordaintzen baitute informazioa berreskuratzeko. Erasoak izugarri eraginkorrak dira, eta urtean milioika dolar mugitzen dituen negozio bilakatu da dagoeneko. Ikerketa batzuen arabera, kalkulatzen da AEBetan, 2013an bakarrik, infektatuen %1,3k 400 $ ordaindu zituztela informazioa berreskuratzeagatik. Hau da, Ameriketako Estatu Batuetako 3 milioi dolar bildu ziren erasoen bitartez.

Erasoen erritmoa esponentzialki areagotzen da.

Kaspersky Lab enpresaren azken segurtasun-txostenaren arabera, 2014an 25.000 ordenagailu infektatu ziren estatu espainiarrean enpresei egindako erasoetan, eta 50.000tik gora izan ziren hurrengo urtean. Kopuru hori nabarmen handiagoa izanen da 2016an. Erreskatearen prezioak ere gora egin du. Azken kasuetan, 1.600 euro ere eskatzen ari dira informazioa berreskuratzearen truke.
Kontuan hartu beharreko beste datu bat ematen digu PandaLabs enpresak; haren arabera, estatu espainiarra batez bestekoaren gainetik dago infektatutako ordenagailu kopuruari dagokionez, %38,3 batekin; Txina da rankingaren liderra, infektatutako ordenagailuen %48 baita hangoa.