ANIMSA

CREATIVE COMMONS LIZENTZIAREN 10 MODELO

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

cc.largeJabetza intelektualari buruzko eskubideak ulertzeko modu desberdin bat.

Argazkiak, bideoak, artikuluak, lanak… DENETARIK (zentzu zabalenean) aurki dezakegu Interneten, “entziklopedia handi” horretan. Baina dena ez da doakoa, eta dena ezin da modu librean erabili edo berrerabili. Creative Commons (CC) lizentziak, hain zuzen, egileei jabetza intelektualari buruzko eskubideak gauzatzen laguntzeko sortu ziren. Xedea, funtsean, sormena saretik ibiltzea da.

Jarraian, CC lizentzien ohiko ikonoak erakutsiko ditugu. Konbinatuz gero, edukia nola erabil dezakegun jakingo dugu.

by.large 1. Aitortu. Lana eta lan eratorri guztiak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baldin eta egilea aipatzen bada.

Adibidez, Mikelek lizentzia mota hori duen argazki bat argitaratzen badu, Saioak argazkia Internetetik hartu eta erabiltzeko eskubidea du, baldin eta Mikelen jabetzakoa dela aitortzen badu.

nc.large2.Ez komertziala. Lana eta lan eratorri guztiak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baldin eta helburua komertziala ez bada.

nd.large3.Lan eratorririk gabe. Soilik kopia literalak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baina ez lan eratorririk egiteko.

sa.large 4. Berdin partekatua. Lan eratorriak banatzeko baimen ematen du, baldin eta lan originala arautzen duen lizentzia bera erabiltzen bada.

by.largend.large5. Aitortu + Lan eratorririk gabe Patentatutako lana kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baina soilik kopia literalak eta egilea aitortuta.

by.largend.largenc.large6. Aitortu + Lan eratorririk gabe + Ez komertziala Patentatutako lana kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baina soilik kopia literalak eta helburu komertzialik gabe.

by.largenc.large 7. Aitortu + Ez komertziala Patentatutako lana eta lan eratorri guztiak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baina helburu komertzialik gabe.

by.largesa.largenc.large8. Aitortu + Ez komertziala + Berdin partekatua Patentatutako lana eta lan eratorri guztiak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baina helburu komertzialik gabe eta lizentzia berarekin.

sa.largeby.large9. Aitortu + Berdin gauzatua Patentatutako lana eta lan eratorri guztiak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, baina lizentzia berarekin.

nd.largenc.large10. Lan eratorririk gabe + Ez komertziala Soilik kopia literalak kopiatu, banatu, erakutsi eta gauzatzeko baimena ematen die hirugarrenei, helburu komertzialik gabe.