ANIMSA

COVID-AREN AURKAKO 10 GAILU AURKEZTU DITUZTE CES 2021 AZOKAN

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Aurten, CES 2021 azokan, COVIDaren aurkako gadgetak nabarmendu dira; ezin zitekeen bestela izan. “Normaltasun berrian” babestuta jarraitzen lagunduko diguten gailuak. Guztietatik gure arreta gehien erakarri duten 10ak aurkeztuko dizkizuegu

1. Hazel proiektua. Bideo-jokoetan espezializatutako Razer enpresak maskara adimendun bat aurkeztu zuen, kargatzen den bitartean “bere kabuz garbitzeko” gai dena. Bere led-argia, aire-iragazkiak eta erabiltzailearen ahotsa anplifikatzeko mikrofonoa ditu. Diseinu gardenak ezpainak irakurtzeko aukera ematen du.

2. LG maskara. LG enpresak bi iragazki (etxeko aire-garbigailuek erabiltzen dituzten iragazkien antzekoak) erabiltzen dituen maskara bat aurkeztu zuen.

 

3. MaskFone audifono integratuak dituen maskara bat da; bluetooth bidez smartphonera konektatzen dena deiak egiteko, musika entzuteko edo laguntzaile birtualekin elkarreragiteko

4. AirPop Health sentsore bat duen maskara bat da. Sentsore horrek erabiltzaileak dituen arnas beharrak “ulertzen” ditu iragazkia noiz aldatu behar den adierazteko.

5. Ettie bideodei bidezko txirrin bat da, nonbaitera sartu aurretik pertsonen tenperatura neur dezakeena.

6. AirThings-ek gune itxietan airearen kalitatea neurtzen duen sentsore adimentsu bat atera zuen. Karbono dioxidoa, hezetasuna, tenperatura eta aireko kutsatzaileak aztertzen ditu, eraikin edo gune jakin batean birusak transmititzeko dagoen arrisku-maila kalkulatzeko.

7. BioButton tenperatura eta bihotzeko eta arnasteko maiztasuna etengabe neurtzeko gailua da. Horrez gain, COVID-19agatiko infekzio goiztiarraren zantzuek eta sintomek adierazten dituzten aldaketak aztertzeko aukera ematen du.

8. M-Pure UV izpien bidezko esterilizagailu bat da, mikroorganismoak 10 minutuan neutralizatzen dituena. Objektu txikiak higienizatzeko balio du, hala nola telefono mugikorra, giltzak…

9. Openpath-ek bluetooth teknologian eta sentsore biometrikoetan oinarritutako hainbat irtenbide aurkeztu zituen, ateetako helduleku, argi-etengailu, igogailuetako botoi eta abarrekiko kontaktu-puntuak murrizteko.

10. Frigoríficos de apertura automática. LG enpresak bere hozkailu modelo berrietan laguntzaile pertsonalizatua txertatuko duela iragarri zuen; laguntzaile horrek atea automatikoki irekiko du erabiltzaileak hala eskatzen duenean.