ANIMSA

Corporate Compliance edo Araua Betetzea. Zer da? Eta zergatik da beharrezkoa?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Corporate Compliance erakundeek aurre egin behar dieten eragiketa- eta lege-arriskuak identifikatzeko eta sailkatzeko erabiliko dituzten prozedura eta jardunbide egokien multzoa da. Horrela, prebentzio, kudeaketa, kontrol eta haien aurrean erreakzionatzeko barne-mekanismoak ezar daitezke.

55_corporateANIMSAn gisa horretako programak ezartzeko ari gara lanean, delituak prebenitzeko, bete beharrekoak betetzeko eta enpresa-etikako kultura indartzeko helburuarekin. Horrela, ANIMSAk bere estrategian eta barne-egituran txertatu nahi du Compliance, lege-aginduak betetzeko eta arriskuko egoeren aurrean babesteko helburuarekin.

Zergatik ezarri nahi du ANIMSAk?

Hainbat arrazoik eraman dute ANIMSA hori ezartzera. Alde batetik, lege-arrazoi batek, ANIMSA eta horren gisako merkataritza-sozietate publikoak gure Zigor Kodean aurreikusitako (Zigor Kodeko 31 bis art.) pertsona juridikoaren erantzukizun penaleko araubidearen barruan sartu direlako.
Bestetik, bete beharrekoak betetzeko eta enpresa-etikako kultura ezarri nahi dugulako, bai administrazio-kontseiluko kideek eta bai zuzendari eta enplegatuek izaten dituzten portaeretan eta hartzen dituzten erabakietan aplika daitekeena.
Eta, azkenik, arrisku jakin batzuk prebenitu nahi ditugulako, besteak beste, ospearen gaineko kaltea edo isun eta zehapen garrantzitsuak ezartzea ondoriotzat izan ditzaketenak.

Zer esan nahi du ANIMSAn delituak prebenitzeko programa bat ezartzeak?

Corporate Compliance behar bezala ezarri ahal izateko, baldintza hauek betetzen dituzten programak eduki behar dira:

a. Delituak prebenitzeko zaintza- eta kontrol-neurri egokienak barne hartzen dituen antolaketa- eta kudeaketa-eredu bat ezartzea.
b. Compliance Officer bat izendatzea.
c. Zigor-arriskuen mapa bat egitea.
d. Protokolo edo prozedurak ezartzea.
e. Antolaketa eta kudeaketa finantzarioen ereduak egitea.
f. Salaketa-kanalak ezartzea.
g. Diziplina-sistema.
h. Berrikusteko prozedura.