ANIMSA

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA NAFARROAKO UDALETAN ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA EZARTZEKO

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

 

2020ko irailaren 18an argitaratu ziren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazio eta Despopulatze Departamentuak Nafarroako udaletan administrazio elektronikoa ezartzeko emango dituen diru-laguntzen deialdiaren oinarriak. Hain zuzen ere, ANIMSAk bere erakunde elkartuei proposatutako proiektuen bide beretik doa deialdi hori.

 

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legeak xedatzen dute administrazio publikoek izapideak elektronikoki egingo dituztela beren ohiko jardueran, eta haien arteko harremanak eta herritarren eta administrazioen artekoak bitarteko elektronikoen bidez gauzatzeko bitartekoak eta sistemak izan behar dituztela derrigorrean.

Ildo horretatik, administrazio elektronikoa ezartzeko erraztasunak emate aldera, Nafarroako Gobernuak 50.000 euro erabiliko ditu (beste 50.000 euroz ere handitu daiteke zenbateko hori), deialdia argitaratu zenetik 2020ko abenduaren 10era bitarte udalek administrazio elektronikoa ezartzeko egiten dituzten inbertsioak diruz laguntzeko.

Diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat jotzen dira administrazio elektronikorako softwarea ezartzeko eta integratzeko egindakoak, eta langileei prestakuntza emateko egindakoak, honako tresna hauei buruz: Egoitza Elektronikoa, Identifikazio Sistemak, Erregistro Elektronikoa, Herritarren Karpeta, Digitalizatzea eta Izapidetze Elektronikoa, Administrazio Prozeduren Katalogoa, Agiri eta Fitxategi Elektronikoa, Jakinarazpen Elektronikoa, etab.

Diru-laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren % 50ekoa izango da, 8.000 eurotik beherako eta 1.000 eurotik gorako inbertsioetan; hortaz, udal bakoitzak 4.000 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.

ANIMSAk azpimarratu nahi du deialdi hori erabat bateragarria dela Ibilbide Orri Pertsonalizatuetan proposatutako administrazio elektronikoko proiektuekin (batzuk ezarpen-fasean daude oraindik) eta eADMON Ezartzeko II. Faseko proposamenekin. Izan ere, joan den ekainean proposatu genizkien horiek gure bazkideei, lehen aipatutako legedi hori berehala behin betiko indarrean jarriko zela kontuan hartuta.

Hori horrela, dagozkion eskabideak aurkezte aldera, udalek ANIMSAri itzuli beharko dizkiote berriki bidali ditugun II. FASEko enkargu sinatuak. Horiekin, ANIMSAk aurrekontu-dokumentua prestatuko du, dagozkion proiektuak eta inbertsioak zehaztuta, eta udalek diru-laguntzaren eskabideekin batera aurkeztuko dute hori.

Nahiz eta proiektuak gauzatzeko epea oso laburra izan, eta Covid-19ak ekarritako krisialdiaren ondorioz tresnen hedapena gauzatzea erraza ez bada ere, diru-laguntza hauen deialdia aukera aparta da, eta Nafarroako udaletan eraldaketa digitala sustatzeko baliatu behar dugu.