ANIMSA

KONTSULTATU ORDAINAGIRI BATEN HISTORIA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Diru-bilketako aplikazioaren funtzio berri bati esker, ordainagiri bat zer egoeratan izan den kontsulta daiteke.

Hobekuntza hori ezarrita, ordainagiri batek oraingo egoerara iritsi aurretik zer urrats egin dituen jakin dezakete toki-erakundeen erabiltzaileek, diru-bilketako aplikazioaren bidez eta klik erraz bat eginda. Aurretik, ordainagiriak uneko egoerari buruzko informazioa eskaintzen zuen, baina ez zuen uzten haren ibilbidearen segimendua egiten.
Funtzio berri horrek ordainagiri bati buruzko informazio gehiago emango digu, eta, horrez gain, informazio horri esker, beste eragiketa batzuk egin daitezke, hala nola kontabilitateko koadratzeak.

Halaber, lehen esan dugun bezala, aplikazioa erabiltzen dutenek ez dute ezer aldatu behar aplikazioan, funtzio berri hori zuzenean botoi berri gisa agertuko baitzaie aplikazioaren barruan.

Zenbait toki-erakundek hobekuntza hori eskatu zuten eta, ezagutza eta tresnak partekatzen dituen ANIMSAren ereduari esker, beraren diru-bilketako aplikazioa duten toki-erakunde guztiak balia daitezke hobekuntza horretaz, salbu eta kontabilitatea Access-eko datu-baseetan daukatenak.

ANIMSAk bere aplikazioak hobetzen jarraitzen du, Nafarroako toki-erakundeak digitalki eraldatzeko eta modu adimendunean kudeatzeko IKT produktu eta zerbitzu onenak eskaintze aldera.