ANIMSA

CES 2019 azokako 10 ustekabe

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

5G, telebista bilgarria, aireko taxia, hiperkonexioa edo errealitate gehitua izan dira CES 2019 azokan, Las Vegasen, iragarritako joeretako batzuk. Bestelako artikuluak ere ikusgai egon ziren, zinez bitxiak (gutxienez) zirenak:

  1. Orii  eraztunak soinua bidaltzen du hatzetik belarriraino, hezur bidezko kondukzioz. Adibidez, hatzarekin presioa egiten baduzu belarrian, dei bati erantzun diezaiokezu telefonoa sakelan egonda ere.orii
  2. Lovot, maitasuna jaso eta emateko robota. 50 sentsore ditu, eta gai da soinu bidez erantzuteko besarkadei zein afektu-erakustaldiei. Hori gutxi balitz, beroa ere bada, gizakiona baino tenperatura altuxeagoa lortzen baitu dituen sentsoreei esker.lovot
  3. Hupnos, zurrungak murrizten dituen maskara. Norbait zurrunga egiten ari dela antzeman, eta dar-dar egiten du; ondorioz, erabiltzailea mugitu, eta zurrunga egiteari uzten dio.upnos
  4. HomeBrew, etxeko garagardoa. Etxean zerbeza egiteko makina bat. Kapsulak erabiltzen ditu, kafe-makinak bezala. Oso erraza da. Kapsula bat jarri, ura gehitu eta kito.homebrew
  5. Korrika egiteko zinta berde bat. Elektrizitatea sortzen du korrika egiten dugun bitartean.cinta_verde
  6. Ulo etxea zaintzeko kamera interaktibo bat da, begien bidez komunikatzen dena. Diseinu atsegin eta ez-nabarmena du, etxeko edozein tokitan jartzeko modukoa.ulo
  7. Y-Brush. Hamar segundo baino ez ditu behar eskuila horrek hortzak garbitzeko, soinu-bibrazioaren bidez. Sakon-sakon garbitzen du, eskuz baino lau aldiz eraginkorrago, diotenaren arabera.ybrush
  8. Foldimate , arropa tolesten duen makina prototipoa. Sortzaileek bermatu dute mila dolarretik beherako prezioan saltzen saiatuko direla.folmidate
  9. Olay Opté Skincare makillaje-inprimagailua. Azala eta inperfekzioak aztertzen ditu gailuak. Informazio horrekin, serum pertsonalizatu bat sortu, eta inperfekzioak ezkutatzen ditu, azal perfektua lortzeari begira.olay
  10. Monit pixoihal-sentsorea. Oso erraza. Umeak pixa edo kaka egin badu, alerta bat bidaltzen du.panal_monit