ANIMSA

Bost toki-erakundek egoitza elektronikoa estreinatu dute ANIMSArekin

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2021eko azken hiruhilekoko sarrera horiekin, Nafarroako 107 erakundek dute ANIMSAren zerbitzu hori; gainera, hainbat hobekuntza tekniko izan ditu (akten atala, hartu-agiria eta Informazio Administratiboko Sistema —IAS—, besteak beste).

Iruñea, 2022ko otsaila.- Hauek dira, zehazki, ANIMSAk 2021eko azken hiruhilekoan argitaratu dituen egoitza elektronikoak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Elgorriagako Udala, Garraldako Udala, Aresoko Udala, eta Bortzirietako Mankomunitatea.

Era berean, honako hobekuntza tekniko hauek egin dira:

• Segurtasun-politikak. Egoitza elektronikoaren azalean argitaratzen ari dira udal bakoitzaren informazioaren segurtasun-politikak.
• Administrazio-prozeduren zerrenda. Egoitza elektronikoak aukera ematen du «Izapidetze presentziala» eta «Izapidetze elektronikoa» botoiak sartzeko, «Informazio elkartua» eremuaren barruan. Horrek behartzen du herritarrek informazio elkartutik igaro behar izatea izapide bat hasi aurretik. Gomendagarria da beren konplexutasunagatik informazio osagarria behar duten izapide jakin batzuetarako. Adibidea: Barañaingo Udala.
• Hartu-agiria. Erregistro telematikoaren izapideko autentifikazioa erakunde juridikoaren ziurtagiri batekin egiten denean eta norbere izenean edo hirugarren baten izenean jarduten denean, egindako erregistroaren hartu-agirian erregistroaren AURKEZLEA agertzen da (hau da, ziurtagiri digitalean agertzen den erakunde juridikoaren ordezkaria).
• Gomendioen orria. Egoitza elektronikoan hura erabiltzeko gomendioen eremu bat sartzeko aukera sartu da. Orrialde hori egoitzaren ezkerraldeko loturen gunean agertzen da. Adibidea: Zizur Nagusiko Udala.
• Akten atala. Sistemak aukera ematen du osoko bilkuren gai-zerrenda, osoko bilkuren aktak eta osoko bilkuraren bideorako esteka (halakorik balego) sartzeko. Adibidea: Artaxoako Udala.
• Udal konposatuak. Egoitza elektronikoak sortzeko eta ezartzeko diseinatutako irtenbidea, kontzejuetarako erregistro-unitate independenteak bereizteko gaitasuna duena, aldi berean Udal Erregistro Elektronikoarekin integratuta. Horri esker, herritarrek kontzeju bakoitzerako dokumentazioa erregistratu ahal izango dute, Udal Egoitza Elektronikoan prestatutako Erregistro Telematikoaren bidez.
• Informazio Administratiboko Sistema. Informazio Administratiboko Sistema (IAS) aplikazio informatiko bat da, eta haren oinarrizko funtzioa da administrazio-izapidetzeari buruzko informazio-katalogo gisa jardutea. Herritarrei zuzendutako administrazio-prozedurak eta zerbitzuak barne hartzen ditu, baita herri-administrazioei dagozkienak ere. IAS delakoak erantzuna ematen dio administrazio publikoek beren eskumeneko prozeduren zerrendak web-atarian argitaratzeko eta eguneratuta edukitzeko duten betebeharrari, informazio-ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.4 artikulua). IAS delakotik datorren informazioa EAOren Sarbide-puntu Elektroniko Orokorraren web atarian agertzen da, izapideen bilatzaile baten bidez. Administrazio publikoen prozedura guztiek eskuragarri egon behar dute informazio-sistema zentralizatu horretan, eta erakunde bakoitzaren egoitza elektronikoan argitaratu behar dira.
• Jakinarazpen elektronikoen zerbitzua. Toki-erakundeek egiten dituzten jakinarazpen elektronikoak erakundearen egoitza elektronikoko herritarren karpetan eta Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiko herritarren karpetan argitaratzen dira (Notific@).